Costa Ricak hiru partida erabakigarri jokatuko ditu urte hasieran 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketara sailkatzeko.
Real Unióneko atezain Patrick Gilmar Sequeira Mejías Costa Ricako hautatzaile Luis Fernando Suárezek deitu du abenduaren 13tik 18ra egingo den kontzentraziora, Costa Ricak Panamá (urtarrilak 27), Mexiko (urtarrilak 30) eta Jamaikaren (otsailak 2) aurka jokatuko dituen Concacafeko oktogonalaren partidetarako.
Sequeira Costa Ricako selekziora itzuli da, aurreko Urrezko Kopan lesionatu eta azken kanporaketa mundialistetatik at egon ondoren.
“Jabetuta nago titulartasuna nire lekuan bilatzea oso zaila dela, baina beti egongo naiz La Seleren esanetara, ondo egin dezakedala erakusteko aukera baten zain, eta beti beste kideei babesa emanez”, aipatu du Sequeirak.