Hurrengo partida:

27/11/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Gimnàstic de Tarragona

“Pertsona konformistak ez zaizkit gustatzen, talde konformistak gutxiago eta jarrera konformistak are gutxiago”

Real Unióneko entrenatzailea gaur goizean agertu da Stadium Galeko prentsa aretoan, Racing Club de Ferrol taldearen aurkako partidaren atarikoan.

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak larunbat honetan Stadium Galen Racing Club de Ferrol taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Azpeitiko teknikariari galdetu dioten lehenengo gauza zelaiaren egoeraz izan da, azken egunetako euriteen ondoren. “Ondo egongo dela espero dut, baina egia da zelaiaren eta denboraren ziurgabetasun horrekin ari garela. Zorionez, Galek drainatze ona du. Euria egiteari uzten badio zelaia ondo egongo da”, adierazi du Zulaikak.

Ligako azken garaipenei buruz galdetuta, Real Unióneko entrenatzaileak esan du “garaipen baten ondorengo moral altuak hurrengo entrenamendura arte balio” duela. “Ez diogu aurre egingo partidari, ez erlaxazioarekin, ez lasaitasunarekin… 26 puntu ditugu, horiek ez dizkigu inork kenduko. Baina partidara joan behar dugu aste honetako lana hiru entrenamendu eta biharko neurketa izango direla jakinda, hiru puntuak ateratzeko helburuarekin”. Zulaikak adierazi duenez, “pertsona konformistak ez zaizkit gustatzen, talde konformistak gutxiago eta jarrera konformistak are gutxiago”.

Taldearen egungo egoerari buruz, igotzeko play-off postuetan eta horri ematen dion balioari buruz, Zulaikak adierazi duenez, “egia esaten badizut ia bat ere ez, benetan diotsut. Eguneroko lanean buru-belarri ari gara. Horrela gaude uztailaren 10ean denboraldi-aurrea hasi genuenetik, eta horrela jarraitzen dugu. Hau edo bestea eginez gero, zer gertatzen den asmatzen aritzeak ez du ezertarako balio. Egunez egun joan behar da”.

Racing Club de Ferrol taldeari buruz galdetuta, entrenatzaile azpeitiarrak esan duenez, “talde handi baten aurka jokatzen dugu, hamaikakoa buruz dakit, hori da seinalerik onena. Talde bikaina. Deportivori edo Albaceteri aurre egin dio. Jokalari oso kontrastatuak ditu, oso ondo landuak eta ideiak oso argi dituztenak”.

Lehen multzoko 16. jardunaldiko partida larunbatean jokatuko da, Stadium Galen, 17:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Carlos Garcíaren mutilen garaipen berria
"Erronka polita, gogorra, zirraragarria eta garrantzitsua izango da"
Real Uniónen kromo bilduma salgai

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)