Hurrengo partida:

28/08/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Cornellà

Play-offa urruntzen duen porrota

DUX Internacional de Madrid: Badiashile; Herrero, Montoro, Bonaldo, Mancebo; Rubén Ramos (Seppe, 82. min.), Álvaro Martín (Reguera, 79. min.), Blázquez, Alberto Gil, Moyano; Barral (Leandro, 58. min.).

Real Unión Club: Irazusta; Santos (Elosegi, 79. min.), Pérez, Ruiz, Kijera; Vivancos (Sánchez, 68. min.), Elizondo, Capelete (Rivero, 68. min.), Seguín (Temenuzhkov, 79. min.), Oyarzun (Núñez, 68. min.); Bravo.

Emaitza (2-0): 1-0, Álvaro Martín (23. min.); 2-0, Rubén Ramos, penaltiz (43. min.).

Epailea: Gonzalo Romero Freixas (Katalunia). Txartel horia atera die Rubén Ramosi (29. min.) eta Mancebori (95. min.) DUX Internacional de Madrid taldearen aldetik eta Pérezi (37. min.), Vivancosi (42. min.), Kijerari (60. min.) eta Elosegiri (95. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko 35. jardunaldia. Villaviciosa de Odón, 300 jarraitzaile inguru.

Real Uniónen porrota gaurkoan Villaviciosa de Odónen, Aitor Zulaikaren taldeari Bigarren Mailara igotzeko play-offean sartzeko aukerak zailduz. Montoro izan da Irazustaren ate aurrean arriskua eraman duen lehena, ezker hegaletik barneratua. Partidaren 6. minutua zen. Bere zentroak ez du errematatzailerik aurkitu. Real Uniónen erantzuna 16. minutuan iritsi da. Vivancosek eskuin hegalera ireki du baloia, Capeletek jaso du, baina erdiraketa Badiashileren areatik pasa da. Madrildarren lehen gola 23. minutuan iritsi da, Álvaro Martínen bitartez, Irazusta gaindituta. Álvaro Martínek berak izan du bigarrena bost minutu geroago, area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez, baina Real Unióneko kapitainak ondo aldentzea lortu du. Eta atsedenaldira DUX Internacional de Madrid abantaila txiki horrekin iritsiko zela zirudienean, Vivancosek penaltia egin dio Barrali 42. minutuan, eta Panenka erara gauzatu du Rúben Ramosek.

Bigarren zatiari hobeto ekin dio Real Uniónek, baina ez du lortu izan dituen aukera apurrak gauzatzea. Argiena, Alain Oyarzunek 57. minutuan zuzenean jaurtitako falta bat, Badashilek ondo blokatzea lortu duena. DUX Internacional de Madrid taldeak hirugarrena izan du hainbat kontrakoetan, horietako argiena 88. minutuan, Ivan Pérezek Irazustaren atean sartzen zen baloia moztuta.

Hurrengo jardunaldian Real Uniónek CF Talavera de la Reina hartuko du Stadium Galen, larunbatean, hilak 14, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Uniónen kirol lerro berria aurkeztu da
I. Lehen Federazioko denboraldiaren hasierako Txapelketa
"Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios