Hurrengo partida:

2/10/2022
| 16:00 |
La Nucía - Real Unión Club

Porrot mingarria 87. minutuan

Unionistas de Salamanca CF: Bloch; Marín (Mier, 77. min.), Piña, Pedraza, Salinas; Acosta, Nespral (Sosa, 77. min.), Espina (Carlos de la Nava, 71. min.), Montes, Muñoz (Rayco, 84. min.); Jesús de Miguel.

Real Unión Club: Irazusta; Santos, Senar, Barbu, Kijera; Beobide, Rivero (Capelete, 91. min.), Núñez (Llamas, 71. min.), Oyarzun (Seguín, 71. min.), Sánchez; Pradera (Bravo, 60. min.).

Emaitza (2-1): 0-1, Sánchez (29. min.); 1-1, Salinas (39. min.); 2-1, Jesús de Miguel (87. min.).

Epailea: Antonio Sánchez Sánchez (Extremadura). Txartel horia atera die Maríni (52. min.) Unionistas de Salamanca taldearen aldetik eta Senarri (45. min.), Kijerari (84. min.) eta Bravori (86. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko 33. jardunaldia. Reina Sofía, 1.870 jarraitzaile inguru.

Gaur Real Uniónek Salamancan galdu duen porrota min egiten duenetakoa izan da. Partidako azken minutuetan iritsi delako eta Aitor Zulaikak entrenatutako taldean utzi dituen sentsazioengatik ere, lehen zatiaren erdialdean markagailuan aurreratu ondoren.

Ekhi Senar izan da 7. minutuan saiatu den lehena, area kanpotik egindako jaurtiketa desbideratu batekin. Unionistas de Salamancaren erantzuna Cris Montesen bitartez iritsi da, Irazustak defendatutako atearen zutoinean jo duen jaurtiketa batekin. Handik gutxira Real Uniónek aurrea hartu du markagailuan. 29. minutuan, Nacho Sánchezek, Alain Oyarzunekin konbinatu ondoren, Blochen aurrean jarri da, eta maisuki bukatu du. Bigarrena Praderaren botetan izan du Aitor Zulaikaren taldeak 36. minutuan, Alain Oyarzunen pase magistral baten ondoren, baina Real Unióneko aurrelaria behartuta iritsi da baloira. Eta hurrengo arrisku-jokaldian, 39. minutuan, Salinasek berdinketaren gola sartu du Unionistas de Salamancarentzat. Lehen zatia amaitu baino lehen, beste bat, Alain Oyarzunen falta jaurtiketa zuzen batekin, etxeko atezainaren eskuetara joan dena.

Bigarren zatia oso ezberdina izan da. Unionistas de Salamanca taldea martxa bat gehiagorekin sartu da eta nabaritu egin da. Lehen minutuan, Muñozek aukera izan du, desbideratuegi joan den jaurtiketa batekin. Etxeko taldeak eraman du neurketaren pisua bigarren berrogeita bost minutuetan, baina Real Unión izan da berriro aurretik jartzeko aukera izan duena, Sánchezek 81. minutuan etxeko atezainaren aurrean asmatu balu. Hurrengo jokaldian, Irazustaren geldiketa bikaina Real Unióneko kapitainak defendatutako atean sartzen zen jaurtiketa bat kornerrera bidaltzeko. Eta 87. minutuan Jesús de Miguelen gola, baloia Irazustaren gainetik altxatuz, eromena Reina Sofíaren harmailetara eramateko. Ez da gehiagorako astirik izan.

Orain indarberritu eta ligako 34. jardunaldian pentsatzen hasi behar da, Real Uniónek Rayo Majadahonda hartuko baitu Stadium Galen, maiatzaren 1ean, igandean, 12:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek etxean galdu du
Beteranoak finalerdietara iritsi dira FEAFV Txapelketa Solidarioan
Real Unión Bren garaipen sendoa Usurbilen

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios