Hurrengo partida:

10/12/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Osasuna Promesas

Porrot mingarria azken minutuan

Real Unión Club: Irazusta; Santos (Aramburu, 80. min.), Pérez, Montoro, Parada; Beobide (Azkue, 71. min.), Rivero, Luque (Seguín, 80. min.), Sánchez, Bravo (Oyarzun, 60. min.); Jon Ander (Andrada, 71. min.).

Barça Atlètic: Tenas; Núñez, Pelayo, Riad, Dionkou; Casadó, Carbonell (Alba, 66. min.), Moha, Estanis (Blanco, 86. min.), Cruz (Ayrton, 71. min.); Barberá (Fernández, 71. min.).

Emaitza (0-1): 0-1, Ayrton (90. min.).

Epailea: Francisco José Ortega Herrera. Txartel horia atera die Estanisi (76. min.), Fernándezi (82. min.) eta Albari (92. min.) Barça Atlètic taldean. Barça Atlètic taldeko entrenatzaile Rafa Márquezi ere txartel horia atera dio (84. min.).

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 28. jardunaldia. Stadium Gal. 2439 ikusle. Partida hasi aurretik, Ander Elosegi piraguista irundarra omendu dute. Duela gutxi erretiratu da, eta, nazioarteko beste lehiaketa batzuen artean, lau Joko Olinpiko jokatu ditu.

Porrot mingarria gaur Real Uniónek Stadium Galen jasandakoa, nola gertatu den eta iritsi den minutuagatik. Iñaki Goikoetxeak esana zuen ahalik eta denbora gehien jokatu nahi zuela kontrako zelaian, eta Barça Atlèticek pilota ez izatea, eta partidaren tarte askotan horrela gertatu da. Talde ezberdina ikusi da, golaren bila ibili dena, baina hutsetik joan dena, azken minutuan gola jaso eta gero, zelaian ikusitakoari justizia egiten ez diona.

Partidako lehena Barça Atlèticek izan du, Cruzek ezkerrarekin egindako jaurtiketa baten bidez, desbideratuegia joan dena. 6. minutua zen. Irundarren erantzuna, Luqueren botetan, baina area kanpotik egindako jaurtiketak defendatzaile batengan jo du, kornerra bidaliz. Riverok ere probatu du kanpotik 21. minutuan eta Nacho Sánchezek 26.ean, Tenasen geldiketa on bat behartuz. Boteretik boterera lehen zatian, aukerekin bi areatan.

Aldageletatik igaro ondoren partidak antzeko joera izan du. Estanisek Barça Atlètic aurretik jartzeko aukera izan du 70. minutuan, baina Irazustak, gaur ere oso ondo ibili dena, ondo blokatu du. Real Uniónen erantzuna, Paradak ezker hegaletik egindako jokaldi bikain batean. Bere erdiraketa Riverok errematatu du zaletuak irundarren gola kantatzen ari zirenean. Eta dena berdinketara bideratuta zegoela zirudienean, irundarren desoreka defentsan eta Ayrtonek Irazusta gainditu du. 90. minutua zen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Esku hutsik Leonetik
Kibondeni Collegeko zuzendaria, Irunen bisitan
"Oso kontzentratuta egon beharko dugu"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)