Real Unionek 1-2 galdu du gaur eguerdian Zamora C.F.ren aurka, lehen itzulia itxi duen partidan.
Zamorak aurrea hartu du 20. minutuan. Tresacok oso pase ona eman du eta Ronik Wright gainditu du. Baina hamar minutu geroago, berdinketa lortu du Real Union Clubek. Penaltiz izan da, kanpoko defendatzaile baten eskuaren ondoren, eta Quique Riverok sartu du. 34. minutuan Zamorak aurretik jartzeko aukera izan du berriro, penaltiz, baina James Wrightek Kike Marquezen jaurtiketa gelditu du. Bigarren zatian, 78. minutuan, iritsi da Zamorari garaipena eman dion gola, Kike Marquezen golarekin amaitu den konbinazio on baten ondoren.
Porrot honen ondoren Real Union Cluba hemezortzigarrena da sailkapenean 20 punturekin. Hurrengo jardunaldian Las Llanasen jokatuko du Sestao Riverren aurka, ostiralean 20:30ean jokatuko den partidan.
REAL UNIÓN CLUB: James Wright; Sergio Santos (81’, Víctor Eimil), Alberto Quintana, Finley Munroe, Joseca Márquez; Quique Rivero, Ander Vidorreta (81’, Iker Bilbao), Aitor Aranzabe (68’, Berto Cayarga), Víctor San Bartolomé (88’, Dani Garrido); Koldo Obieta, Sergio Benito.
ZAMORA C.F.: Fermín Sobrón; Eduard Campadabal, Carlos Gutierrez, José Carlos Ramírez, Sergio Nieto; Carlos Ramos (81’, Aleix Gorjón), Pablo Clavería; Rafael Tresaco (65’, Guillermo Macho), Kike Márquez (81’, Julen Castañeda), Rufino Lucero (46’, Joel Priego); David González ‘Roni’ (76’, Luis Rivas).
GOLAK: 0-1, David González ‘Roni’ (20’). 1-1, Quique Rivero (penalti, 28’). 1-2, Kike Márquez (78’).
EPAILEA: Luis Bestard Severa. Txartel horiak Real Union Clubeko Finley Munroe-ri (41’).