Bergara KE: Roige; Xabier Azpiazu, Laskurain, Arriola, Elizburu; Garmendia (Jaúregui, 67. min.), Leizeaga (Valgañón, 67. min.), Ugalde, Peñín (Martín Azpiazu, 79. min.), Ilzarbe (Garai, 73. min.); Sarriegi (Azpeitia, 62. min.).
Real Unión B: Iza; Del Puerto, González, Del Val (Pastoriza, 86. min.), Ollo; López, Arzuaga (Artola, 67. min.), Bravo, Carrillo, Rodríguez (Fernández, 70. min.); Herrero (Rodrigo, 70. min.).
Emaitza (1-0): 1-0, Xabier Azpiazu (89. min.).
Epailea: Javier Olaizola Agredano (Euskadi). Txartel horia atera die Garmendiari (25. min.), Xabier Azpiazuri (44. min.), Leizeagari (53. min.), Ugalderi (55. min.) eta Roigeri (89. min.) Bergara KEren aldetik eta Carrillori (22 min.) Real Unión Bren aldetik. Txartel horia atera dio 18 minutuan Real Unión Bko entrenatzailea den Carlos Garcíari.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 28. jardunaldia. Agorrosin.
Real Unión Bk porrota jaso du gaur arratsaldean Agorrosinen, porrota merezi izan ez duen partidan. Carlos Garcíaren taldeak partida oso serioa planteatu du, Bergara KE menderatuz une askotan, batez ere bigarren zatian, baina Xabier Azpiazuk 89. minutuan sartutako gol baten ondoren, filiala esku-hutsik bueltatuko da Irunera.
Real Uniónek 28 puntu ditu eta datorren asteburuan Galeko anexoan Ordizia KE hartuko du mailari eusteko lehia zuzenean.