Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Porrota, aurkako bi penaltiekin

Sestao River Club: Puig; Carbonell, Gaizka, Jaso, Markel (Corral, 90. min.); Aranzabe (Diego, 90. min.), Garai, Leandro (Aizpuru, 84. min.), Gete (Corbalán, 84. min.), Guruzeta; Cabo (Sanz, 63. min.).

Real Unión Club: Irazusta; Luna, Montoro (Riera, 75. min.), Pérez, Baz (Benito, 85. min.), Joseca (Eimil, 85. min.); Vidorreta (Alain, 85. min.), Rivero, Solís, Cerdá (Córdoba, 75. min.); Escobar.

Emaitza (3-1): 1-0, Leandro (43. min.); 1-1, Cerdá (55. min.); 2-1, Leandro, penaltiz (73. min.); 3-1, Sanz, penaltiz (80. min.).

Epailea: Sergio Usón Rosel. Txartel horia atera die Cabori (44. min.), Carbonelli (58. min.) eta Gaizkari (59. min.) Sestao River taldean eta Vidorretari (68. Min.), Cerdári (70. min.), Escobarri (75. min.), Bazi (79. min.), Solísi (89. min.) eta Benitori (96. min.) Real Unión taldean. Gainera, Real Unióneko entrenatzaile Fran Justori (62. min.) eta Irazustari (partida amaitu ondoren) txartel horia atera die eta prestatzaile fisiko Erik Penedori txartel gorria (79. min.).

Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 32. jardunaldia. Las Llanas. Ateak itxita jokatutako partida.

Bigarren zatian erdietsitako bi penaltiek Real Uniónen porrota ekarri dute Las Llanasen, atsedenaldira iritsi aurretik maldan gora jarri zaion partida berdindu ostean.

Lehen zatiko bi aukera irundarrek protagonista bera izan dute. Lehenengoa, 29.ean, kolpe luzea eta Escobar, atezainaren aurrean asmatu ez duena. Bere errematea, ezkerrarekin, desbideratuta joan da. 33. minutuan, Solísek maisuki jaurtitako falta atzetik sartuz errematatu du aurrelari unionistak, irundarrak gola abesten ari zirenean etxeko atezaina geldiketa on batera behartuz. Eta 0-1 posibletik 1-0era pasa da. 43. minutuan, Sestao Riverren aukera argi bakarrean, Leandrok etxeko taldea aurreratu du.

Fran Justok zuzentzen duen taldeak ondo erantzun du eta berdinketa lortu du bigarren zatia hasi eta berehala. Eskuin hegalera irekiera Lunarentzat eta lateralaren erdiraketak Cerdá sarera bidali du, aurreko astean Stadium Galen sartutako golaren ostean. 55. minutua zen. Kontrako aldean, Irazustak etxekoen aukera bat zapuztu du, Leandroren erremate on bati geldiketa on batekin erantzunez. Partida berdinketara bideratuta zegoela zirudienean, bi penaltiak iritsi dira. Lehenengoa, 73.ean, Leandrok markatutakoa; bigarrena, 80.ean, Sanzek sartutakoa. Kolpe gogorra irundarrentzat, azken unera arte saiatu direnak. Córdobaren erremate batek zutoinean jo du 88.ean.

Hurrengo jardunaldian Unionistas de Salamanca taldeak bisitatuko du Stadium Gal. Partida, ligako 33. jardunaldiari dagokiona, igandean jokatuko da 18:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)