Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Porrota aurkari zuzen baten kontra

Racing bi puntura jartzen da gaurko garaipenarekin.

Real Union Club: Irazusta; Perez, Kijera, Senar, Elosegi; Beobide (Rivera, 75. min.), Capelete, Lucbert (Thior, 59. min.), Llamas (Viguera, 75. min.), Rivero; Galan (Temenuzhkov, 59. min.) (Bravo, 89. min.).

Real Racing Club: Lucas; Mantilla, Ceballos, Iñigo (Gerson, 72. min.), Bustos (Traver, 42. min.); Jon Ander (Nana, 72. min.), Soko, Oscar Gil, Cedric (Capanni, 59. min.), Lopez; Riki.

Emaitza (0-2): 0-1, Soko (48. min.); 0-2, Riki (51. min.).

Epailea: Alfonso Vicente Moral (Gaztela eta Leon). Txartel horia atera dio Beobideri (70. min.) Real Unionen partetik eta Iñigo (44. min.) eta Sokori (94. min.) Racingen partetik.

Bestelakorik: Bigarren B Mailako A Azpimultzoko 20. jardunaldia. Stadium Gal, ateak itxita.

Porrota aurkari zuzen baten aurka gaurkoan. Neurketa oso leiatua lehenengo zatian ikusi duguna. Lehenengo aukera garbia Real Unionentzat 12. minutuan etorri da, baina Capeleteren erdiraketa eskuin hegaletik atezainaren eskuetan bukatu du. Txilenaz saiatu da Llamas 14. minutuan, baina epaileak falta adierazi dio. Hurrengo jokaldian Racingen aukerarik garbiena etorri da. Irazusta gaizki atera eta areaz kanpotik Bustosek egindako jaurtiketa ez du aterik aurkitu. 22. minutuan Real Unionen aukera berriro ere Kijeraren erdiraketa baten bidez. Lucasen eskuetan bukatu du baloia. 29. minutuan Llamasek izan du aukera berriro Real Unionentzat, baina bere erdiraketa, langan jo ondoren, kanpora joan da. Lehenengo zatiko aukerarik garbiena Aitor Zulaikaren mutilentzat 36. minutuan heldu da. Korner bat atera eskuin hegaletik, Capeleteri etorri baloia, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Eta 42. minutuan, beste aukera bat Real Unionentzat, Beobideren burukada baten bidez.

Bigarren zatia hasi eta berehala etorri dira Racingen bi golak. Lehenengoa Sokok lortu du 48. minutuan eta bigarrena Rikik 51. minutuan. Zeharo aldatu da neurketa hemendik aurrera. Aldaketak egin ditu Aitor Zulaikak. Thior eta Temenuzhkov sartu dira zelaira lehenengo Lucbert eta Galanen ordez eta handik gutxira Rivera eta Viguera Beobide eta Llamasen ordez. Golak behar zituen Real Unionek eta saiatu saiatu egin da baina ezin. Viguerak izan du bigarren zatiko aukerarik garbiena 84. minutuan korner batean, baina ez du Lucasen ate aurrean asmatu.

Real Union 33 punturekin mantentzen da. Datorren igandean Portugaleteren aurka jokatuko du. Txapelketako lehen fasearen azken-aurreko neurketa izango da.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)