Real Union Clubak 1-0 galdu du gaur eguerdian O Couton, berdinketa emaitzarik justuena izango zen partida parekatu batean, baina luzapenean sartutako gol batek neurketa erabaki du etxeko taldearentzat.
Gola luzapenean iritsi da. Talde txuribeltzak baloia urrundu du korner baten ondoren, baina aldaratzea Ourenseko jokalari baten oinetara iritsi da, eta area barruan zegoen Angel Sanchezi pasea sartzea lortu du. Honek, jaurtiketa gurutzatu batekin, partidako gol bakarra lortu du, hiru puntuak O Couton uzteko.
Porrot honekin Real Union Cluba hamairugarren da 35 punturekin. Larunbatean Cultural y Deportiva Leonesa izango du aurkari Reino de León futbol zelaian.
OURENSE C.F.: Marqueta; Miguel Prado, Fran Carmona, Alex Zalaya, Hugo Sanz; Álex Fidalgo, Juanma Bravo (72’, Ángel Sánchez), Jairo Noriega (90+3’, Moisés Rodríguez); Javier Carbonell (76’, Alejandro Gil), Alberto Gil (76’, Alejandro Blesa), Josema Raigal (72’, Francesc Fullana).
REAL UNIÓN CLUB: James Wright: Víctor Eimil (81’, Joseca Márquez), Alberto Quintana, Javi Domínguez, Finley Munroe (36’, Sergio Santos); Quique Rivero, Iker Bilbao, Dani Garrido (63’, Koldo Obieta), Aitor Aranzabe: Sergio Benito, Asier Benito (63’, Berto Cayarga).
GOLAK: 1 – 0, Ángel Sánchez (90+1’)
EPAILEA: Jaime Ruiz Álvarez. Txartel horiak Ourense C.F.ko Jerin Ramos-i (57’) eta Real Union Clubeko Iñaki Olaortuari (89’).