FC Barcelona Atlètic: Astralaga; Martín, Mikayil, Pelayo, Fort; Moha, Bernal (Prim, 75. min.), Garrido (Darvich, 85. min.), Unai (Ayrton, 75. min.), Percan; Pau Víctor.
Real Unión Club: Irazusta; Pérez, Montoro, Baz, Escorcia (Márquez, 46. min.); Rivero, Beobide (Eimil, 80. min.), Oyarzun (Muñoz, 71. min.), Solís (Ruiz, 82. min.), Córdoba (Cerdá, 71. min.); Escobar.
Emaitza (2-1): 1-0, Pau Víctor (10. min.); 2-0, Unai (37. min.); 2-1, Oyarzun (57. min.).
Epailea: Alejandro Morilla Turrión. Txartel horia atera die Martíni (31. min.) eta Percani (53. min.) Barça Atlèticen eta Escorciari (41. min.), Beobideri (48. min.), Pérezi (74. min.) eta Bazi (76. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 2. jardunaldia. Estadi Johan Cruyff. 738 ikusle.
Real Unión esku-hutsik itzuliko da Irunera Johan Cruyff futbol-zelaian 2-1 galdu ondoren Barça Atlèticen aurka, hasieratik maldan gora jarri zaion baina azken minutuetan berdindu ahal izan duen partidan.
Unai izan da saiatu den lehena partida hasi eta 7. minutuan, areaz kanpotik jo eta Irazustak defendatutako atearen gainetik joan den jaurtiketa batekin. Irundarren erantzuna, Solísen egindako zentro batean, Córdoba ez da iritsi. 9. minutua zen. Hurrengo jokaldi arriskutsuan aurrea hartu du Barça Atlèticek. Pau Víctorrek 1-0ekoa egin du 12. minutuan. Real Unión azkar suspertzen saiatu da, Alain Oyarzunen jaurtiketa batekin 20. minutuan, baina ez du aterik aurkitu. Hurrengo jokaldian, etxeko taldeak asmatu du berriro Irazustaren aurrean. 36. minutuan, Unairen jokaldia eta ez du barkatu Irungo taldeko kapitainak defendatutako ate aurrean. Aldagelara joan aurretik, beste bi aukera irundar. 42. minutuan, Alain Oyarzunen falta zuzena, Astralagak defendatutako ateko zutoinetik urratuz joan dena. Eta 44.ean, berriz ere irundarra protagonista, Escobarri lerro arteko pase batekin, baina honek ez du asmatu etxekoen ate aurrean.
Laster murriztu du Real Uniónek aldea bigarren zatian. Joseca Márquezen lehen abisuaren ostean, partidaren unea iritsi da, Alain Oyarzunen gol olinpiko bati esker (57. minutuan 2-1ekoa jarri du markagailuan). Hortik aurrera, irundarren nagusitasuna, amaierara arte berdintzeko aukera izan dutena. 87. minutuan Bazek buruz egindako errematea Astralagaren atearen gainetik joan da.
Datorren jardunaldian CF Rayo Majadahondak Stadium Gal bisitatuko du, igandean, irailak 10, 19:30etik aurrera.