Hurrengo partida:

28/08/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Cornellà

Porrota Celta Bren aurka

Real Uniónek 1 eta 4 galdu du Stadium Galen.

Real Unión Club: Irazusta; Elosegi (Santos, 46. min.), Pérez, Ruiz, Kijera; Elizondo (Beobide, 73. min.), Rivero, Oyarzun (Núñez, 73. min.), Seguín (Capelete, 63. min.), Sánchez; Temenuzhkov (Pradera, 63. min.).

RC Celta B: Campos; Carrique, Álex, Castro, Holsgrove; Iker (Alfon, 68. min.), Medrano, Cedric (Javi Gómez, 68. min.), Gabri Veiga (Beitia, 78. min.), Carbonell; Lautaro.

Emaitza (1-4): 0-1, Álex (16. min.); 0-2, Veiga (20. min.); 1-2, Pérez (23. min.); 1-3, Lautaro (52. min.); 1-4, Lautaro (92. min.).

Epailea: Sergio Usón Rosel (Aragoa). Txartel horia atera dio Pérezi (73. min.) Real Uniónen aldetik eta Castrori (71. min.), Carbonelli (81. min.) eta Álexi (89. min.) Celta Bren aldetik. Txartel gorria atera dio Sánchezi bi txartel hori erakutsi eta gero (65. eta 91. min.).

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko hirugarren jardunaldia. Stadium Gal, 600 jarraitzaile inguru. Partida hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorda da aste honetan hil den Eugenio “Ito” Legorbururen omenez.

Denboraldiko lehen porrota Aitor Zulaikaren taldearentzat, gaur arratsaldean 1 eta 4 galdu baitu Celta B-ren aurka Stadium Galen. Lehen zatiko lehen aukera irundarrentzat izan da, baina Elizondok areaz kanpotik egindako jaurtiketa kanpora joan da. Ondoren Celta Bren bi kolpeak etorri dira, lehena 16. minutuan Álexen bitartez, bigarrena 20. minutuan Veigaren bidez, Irazustaren aurrean ondo definitu duena. Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearen erreakzioa azkar etorri da eta Iván Pérezek, 23. minutuan, 1 eta 2koa igo du markagailura korner jaurtiketa bat errematatuz. Seguínek berdinketa lortzeko aukera izan du 35. minutuan. Oyarzunek falta atera, aldaratzea eibartarrari erori, baina bere jaurtiketa Vigoko atzelari batean jo eta kornerrera joan da.

Kijerak 50. minutuan izan du berdinketaren gola. Seguínen jaurtiketa atzelariari etorri baina bere jaurtiketa Celtakoen atearen gainetik joan da. Hurrengo jokaldian iritsi da Celta Bren hirugarrena. Irazustak sekulako bi geldiketa egin ondoren Lautaro izan da baloia ate barrura sartu duena. Saiatu da Real Unión erantzuten eta 54. minutuan aldea murrizteko aukera izan du talde irundarrak, baina Oyarzunen gehiegi gurutzatu eta kanpora joan da. Luzapenean Celta Bren laugarrena iritsi da, berriro ere Lautaroren bidez.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Uniónen kirol lerro berria aurkeztu da
I. Lehen Federazioko denboraldiaren hasierako Txapelketa
"Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios