Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Porrota El Sardineron

Real Racing Club: Parera; Medina (Javi Vázquez, 60. min.), Mantilla, Pol Moreno; Iñigo, Fausto Tienza, Pablo Torre (Sergio Marcos, 75. min.), Soko (Yeray, 91. min.), Arturo (Marco Camus, 75. min.); Cedric (Manu Justo, 91. min.).

Real Unión Club: Irazusta; Santos, Senar, Ruiz, Kijera (Elosegi, 83. min.); Rivero, Beobide (Elizondo, 64. min.), Capelete (Temenuzhkov, 78. min.), Sánchez (Seguín, 78. min.), Llamas; Bravo (Pradera, 64. min.).

Emaitza (4-1): 0-1, Llamas (13. min.); 1-1, Pablo Torre (21. min.); 2-1, Pol Moreno (32. min.); 3-1, Pablo Torre (42. min.); 4-1, Manu Justo (95. min.).

Epailea: Miguel González Díaz (Asturias). Txartel horia atera die Arturori (69. min.) eta Pol Morenori (92. min.) Real Racingen aldetik eta Beobideri (19. min.), Santosi (50. min.) eta Sánchezi (60. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko 25. jardunaldia. El Sardinero, 11.000 jarraitzaile inguru.

Real Uniónek 4-1 galdu du gaur El Sardineron, bi zati oso ezberdinekin. Lehenengoan, nahiz eta markagailuan aurrea hartu, Racing nagusi izan da; eta bigarrena, Real Uniónek lehiatzen jakin duena.

Etxeko taldearen lehen abisua 5. minutuan iritsi da, Sokok buruz egin duen erremate batekin. Minutu bat geroago Cedricek eraman du arriskua irundarren atera. Bere jaurtiketa zutoinean jo du eta kanpora joan da. 12. minutuan iritsi da Real Uniónen gola. Riverok botatako kornerra, Ruizek buruz errematatu eta Llamasek sare barrura bidali du. Racing ez da desegin, eta irundarren atea erasotzen jarraitu du. 20. minutuan berdinketaren gola iritsi da Pablo Torreren bitartez buruz egindako erremate batean. Real Uniónek Sánchezen bitartez erantzun du, baina jaurtiketa gurutzatuegi joan zaio. Hurrengo arrisku egoeran, Racingen bigarrena. Pol Morenok buruz errematatu du korner bat eta Irazustak ezin izan du ezer egin. 37. minutuan, etxeko taldeak abagune berria izan du, Cedricen errematea Real Unióneko kapitainak gelditu du, aldaratzea Cedrici berari erori zaio, langara bidali eta aldaratzean Sokok ez du asmatu irundarren ate aurrean. Lehen zatia amaitu aurretik, kantabriarren hirugarrena iritsi da, Pablo Torreren bitartez, falta baten bidez, bere bigarren gola eginez.

Bigarren zatian Real Uniónek beste aurpegi bat erakutsi du, partidaren pisua eramanez eta pilota edukiz. Kijera saiatu da 56. minutuan baina jaurtiketa gora joan zaio. Llamasek izan du aldea murrizteko 71. minutuan, baina bere jaurtiketak Praderan jo du. 95. minutuan erabaki du Racingek Manu Justoren bitartez.

Real Unión seigarren postuan dago 40 punturekin. Asteazkenean Valladolid Promesasen aurka berreskuratuko du denboraldiko 21. jardunaldiari dagokion urtarrilean atzeratutako partida, COVID-19aren agerraldiaren ondorioz. Partida Stadium Galen jokatuko da, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)