Hurrengo partida:

4/12/2022
| 12:00 |
Numancia - Real Unión Club

Porrota gogorra Barakaldoren aurka

Lau neurketa jarraian irabazi ondoren, porrota iritsi da Lasesarren.

Barakaldo CF: Rabanillo; Txaber, Picon, Carles Marc (Julen Lopez, 46. min.), Obolskii (Goñi, 76. min.); Seguin (Bengoetxea, 68. min.), Etxeberria, Estrada, Urkiza (Guerre, 76. min.), Santana; Ribeiro (Pitu, 68. min.).

Real Union Club: Irazusta, Perez, Azkoiti, Lucbert, Elosegi; Capelete, Rivera, Rivero (Senar, 33. min.), Temenuzhkov (Viguera, 58. min.), Madrazo (Thior, 58. min.); Galan.

Emaitza (3-0): 1-0, Estrada (36. min.); 2-0, Urkiza (48. min.); 3-0, Obolskii (73. min.).

Epailea: Victor Castellanos Argüeso (Kantabria). Txartel horia atera dio Rivero (7. min.) eta Azkoitiri (14. min.) Real Unionen aldetik eta Carles Marc (11. min.) eta Txaberri (38. min.) Barakaldoren aldetik. Elosegi kanpora bota du, bi txartel hori atera eta gero (18. eta 87. min.).

Bestelakorik: Bigarren B Mailako A Azpimultzoko 16. jardunaldia. Lasesarre, ateak itxita.

Porrota gogorra gaur arratsaldekoa Aitor Zulaikaren mutilentzat. Ez dira aukera askorik egon gaur Lasesarren, baina Barakaldok izan dituenak sartu ditu eta Real Unionek aldiz ez. Hortxe ba neurketaren gakoa. Lehenengo aukera garbia Real Unionentzat 11. minutuan etorri da. Temenuzhkov-i egindako falta Riverok jaurti baina gora joan da. 20. minutuan berriro ere Temenuzhkov izan da protagonista, baina bere burukada ez du atea aurkitu. 31. minutuan etorri da lehenengo zatiko aukerarik garbiena Real Unionentzat. Capeleteren jokaldia eskuin hegaletik, area barruan sartu baina bere jaurtiketa langan jo du. 35. minutuan Barakaldoren lehenengo gola etorri da. Korner bat atera dute bizkaitarrek eskuin hegaletik, baloia arean gelditu eta Estradaren errematea barrura joan da. Horrela iritsi gara atsedenaldira.

Bigarren zatiko lehenengo jokaldian Barakaldok langara bidali du baloia eta hurrengo jokaldian, 48. minutuan, Urkizaren gola heldu da. Min egin dio gol honek Real Unioni, Zulaikak aldaketak egin ditu neurketaren bila joateko baina etorri dena Barakaldoren hirugarren gola izan da 73. minutuan Obolskiiren jokaldi batean. 87. minutuan Elosegik bigarren txartel horia ikusi eta ezin izango du Sanseren kontrako neurketa jokatu.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Puntuak Tarragonara joan dira
Carlos Garcíaren mutilen garaipen berria
"Erronka polita, gogorra, zirraragarria eta garrantzitsua izango da"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)