Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

Porrota Sabadellen

CE Sabadell: Ortolá; Calavera, Fernández, Resta, Herrero; Astals, Domènech (Martínez, 92. min.), Maestre, Damar (Baena, 85. min.), Marruecos (Baselga, 76. min.); Kopotun (Soto, 76. min.).

Real Unión Club: Charly Pérez; Luna (Córdoba, 85. min.), Montoro, Iván Pérez, Feeney (Beobide, 73. min.), Joseca; Rivero, Vidorreta (Baz, 73. min.), Solís (Cerdá, 79. min.); Escobar (Peru Ruiz, 79. min.), Benito.

Emaitza (1-0): 1-0, Resta (79. min.).

Epailea: Alexandre Alemán Pérez. Txartel horia atera die Damarri (43. min.) eta Fernándezi (56. min.) CE Sabadellen eta Feeneyri (28. min.), Vidorretari (39. min.) eta Benitori (93. min.) Real Uniónen. Partida bukatu ondoren Moyanori ere txartel horia atera dio CE Sabadellen.

Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 25. jardunaldia. Nova Creu Alta. Partida hasi aurretik minutu bateko isilunea egin dute Valentzian izandako sutearen biktimen alde.

Real Uniónen porrota Nova Creu Altan. Azken minutuetan Restak sartutako gol batek etxeko taldeak hiru puntu garrantzitsu lortzeko balio izan du.

Etxeko taldea jokoan agintzen hasi da, ondo defendatu den baina areatik ateratzea kostatzen zitzaion Real Uniónekin. Minutuak aurrera joan ahala, partida moteldu egin da. Lehen berrogeita bost minutuetako arrisku aukerarik argiena jokaldi isolatu batean etorri da. Etxeko taldeak ateratako kornerra, irundarrek urrundu dute eta aldaratzea Damarri iritsi zaio eta area kanpotik arlekinatuak aurreratzeko zorian egon da. Bere jaurtiketa zutoinean jo du eta errebotatuta atera da. Irundarrak luzapenean aurrea hartzeko aukera izan dute, Solísek ateratako korner batean. Feeneyk ondo errematatu du, baina ez du aterik aurkitu.

Bigarren zatian irundarrak hobeak izan dira. 54.ean, Benitok partidako argiena izan du Iñigo Idiakezen zuzentzen duen taldearentzat. Solísek baloia lapurtu, lerro arteko pasea aurrelari unionistarentzat, baina ez du asmatu Ortoláren aurrean. Irungo taldearentzat minuturik onenak izaten ari ziren ur hotzeko pitxerra iritsi denean, Pau Restak 72.ean sartutako golarekin. Hortik aurrera, irundarrak saiatu dira, baina CE Sabadellek ofizioz eta esperientziaz egin du aurrera hiru puntuak lortzeko.

Datorren igandean, martxoak 3, Real Uniónek Barça Atlètic hartuko du Stadium Galen 16:00etatik aurrera, Lehen Federazioko 1. Multzoko ligako 26. jardunaldian.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!
Letamendiak garaipen berri bat eman du penalti puntutik

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)