Real Unión Club: Irazusta; Santos, Pérez, Jaso, Parada; Rivero, Beobide, Núñez, Capelete, Sánchez; Bravo.
Honako jokalari hauek ere jokatu dute: Jiménez, Aramburu, Montoro, Kijera, Gagua, Seguín, Azkue, Agirre, Chan eta Jon Ander.
Real Sociedad C
Emaitza (2-1): 1-0, Larrañaga (35. min.); 2-0, Eder García (70. min.); 2-1, Azkue (90. min.).
Epailea: Aitor Barrio (Euskadi).
Bestelakorik: Real Uniónen bosgarren lagunarteko partida. Zubieta (Donostia). 100 ikusle inguru
Real Uniónek porrota jaso du gaur goizean Real Cren aurka Zubietako instalazioetan, Irungo taldearen aurredenboraldiko bosgarren partidan. Aitor Zulaikaren taldeak minutuak batzen jarraitzen du lehiaketa hasteko bi aste falta direnean.
Irungo taldeak 23. minutuan izan du lehen abagunea, Nacho Sánchezek area kanpotik egindako jaurtiketa baten bitartez. Reala 35. minutuan aurreratu da Larrañagaren bitartez, buruz, korner baten irteeran, Irazusta gaindituz. Atsedenaldia baino lehen Bravo saiatu da area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina atsedenaldira galtzen iritsi da Real Unión.
Aukera izan du Real Uniónek bigarren zatia hasi eta berehala, Bravoren barneraldi batekin ezker hegaletik. Baloia Núñezi baina andaluziarrak ez du area kanpotik asmatu. Realaren bigarren gola 70. minutuan iritsi da, Eder Garcíaren bitartez. Real Uniónek aldeak murrizteko aukera izan du hurrengo jokaldian. Jon Anderrek eskuin hegaletik egindako erdiraketa buruz Azkuek atzetik etorrita eta 2-1ekoa jartzeko zorian egon da. Real Uniónen gola 90. minutuan iritsi da, Azkueren bitartez, Seguínek ateratako korner baten ondoren.