Real Unión Club: Irazusta; Santos, Senar, Barbu, Kijera; Beobide, Seguín (Elosegi, 87. min.), Sánchez (Oyarzun, 81. min.), Rivero (Elizondo, 81. min.), Núñez (Llamas, 64. min.); Pradera (Temenuzhkov, 64. min.).
Zamora CF: Villanueva; Iñigo Piña, Cordero, Astray, Garay; Dani Hernández (Jon Rojo, 83. min.), Juanan (Luque, 74. min.), Ramos, Jorge (Coscia, 74. min.), Kepa (Dieguito, 57. min.); Adri Herrera (Javi Navas, 57. min.).
Emaitza (2-0): 1-0, Pradera (36. min.); 2-0, Temenuzhkov (68. min.).
Epailea: Manuel Pozueta Rodríguez (Kantabria). Txartel horia atera dio Chema Núñezi (17. min.), Beobideri (24. min.), Senarri (72. min.) eta Temenuzhkovi (82. min.) Real Uniónen partetik eta Garayri (35. min.) eta Cosciari (88. min.) Zamora Cfren partetik. Txartel gorria atera dio Oyarzuni (90. min.).
Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko hamalaugarren jardunaldia. Stadium Gal, 600 jarraitzaile inguru.
Mikel Pradera eta Kun Temenuzhkoven golek hiru puntuak eman dizkiote Real Unióni, aurreko astean Logroñon egin bezala.
Real Uniónek hobeto jokatu du lehen zatian, eta hobeto moldatu da berdegunera. Lehen gol aukera argia 12. minutuan izan du, Praderaren jaurtiketa, aldaratzea Chema Núñezi erori zaio, baina erdilari txuribeltzaren jaurtiketa kornerrera joan da. Etxeko taldeak beste aukera bat izan du 35. minutuan, oraingoan Beobidek buruz egin duen erremate baten bidez Seguínek egindako erdiraketari. Real Uniónen lehen gola hurrengo jokaldian iritsi da. Taldearen presioa, Zamoraren defentsak atzera bota Villanuevari, baina Pradera bizkorrago aritu da, baloia lapurtu eta sare barrura bidaliz.
Seguíni falta egin eta eibartarrak baloia hartu du 42. minutuan, baina Villanuevak defendatutako atearen gainetik joan zaio jaurtiketa. Eta atsedenaldia baino lehen beste bat izan du Real Uniónek, Seguínen area kanpotik egindako erremate batekin.
Zamorak hobeto hasi du bigarren zatia, Irazustaren ateraino arriskua eramanez, baina 68. minutuan Real Uniónen bigarren gola iritsi da, Kun Temenuzhkoven bitartez. Hortik aurrera, talde batean eta bestean izandako aldaketek erritmoa apurtzea eragin dute, eta gutxiago jokatu da. 87. minutuan Alain Oyarzunen sarrera batek, minutu batzuk lehenago berdegunean sartu berri denak, txartel gorria ekarri dio irundarrari.
Real Uniónek 23 puntu ditu. Hurrengo jardunaldia Tuterara joango da, CD Tudelanoren aurka jokatzeko, igandean, abenduaren 4an, 12:00etatik aurrera. Aurretik, ostegun honetan, abenduak 2, Errege Kopako lehen kanporaketa, Palentziako Nueva Balasteran, Palencia Cristo Atléticoren aurka, 20:00etatik aurrera.