Hurrengo partida:

24/02/2024
| 16:00 |
Sabadell - Real Unión Club

Primerako belar artifiziala eta argiztapena Stadium Galen anexorako

José Antonio Santano Irungo alkateak Gipuzkoako Kirol diputatu Harkaitz Millani lagundu dio Irunera egin duen bisitan, bertatik bertara ezagutu nahi zuelako Stadium Galen ondoko zelaian belar artifiziala eta argiztapena berritzeko egindako obren emaitza. Haiekin egon dira baita ere Borja Olazabal kiroletako ordezkaria eta Real Uniónen izenean, taldeko presidenteorde Juan Mancisidor eta taldeko kontseilari Óscar Galán ere, klub horrek instalazio horretan baitu egoitza.

“Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, batez ere futbolaren harrobiko mailetan asko erabiltzen den instalazio bat berritu dugu. Belarra ez ezik argiztapena ere dezente hobetu nahi izan dugu. Hirian belar artifizialeko lau zelai ditugu eta garrantzitsua da egoera onean mantentzea. Duela gutxi Kateako zelaia ere berritu genuen” zioen Santano alkateak.

Kulturako eta Kiroletako diputatu Harkaitz Millanek nabarmendu duenez, berriz, “berrikuntza lan hauei esker, Stadium Galen erabilera handiagoa eta seguruagoa izango da, eta, horrela, Bidasoko eskualdean oinarri futbolaren eta Eskola Kirolaren bidez egiten dugun lan garrantzitsua egiten segitu ahalko dugu, besteak beste”.

Irungo Udalak eginiko lan hauek joan den urteko azken hiruhilekoan amaitu ziren eta 368.541,99 euroko inbertsioa (BEZ barne) egitea ekarri dute. Kopuru horretatik Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euroko ekarpena egin du. Obra hori Obras y Pavimentos Especiales S.A. (OPSA) enpresari esleitu zitzaion.

“Gaur egun, pentsaezina da Stadium Galeko instalazioen barruan belar artifizialezko zelairik ez izatea. Taldearen oinarri osoa eranskinean entrenatzen da, eta bertan jokatzen ditu asteburuko partidak. Gainera, lehen taldeak ere erabiltzen du eranskina, astean zehar entrenatzeko. Egindako lanak aurrerapausoa dira Real Uniónek etorkizunean sortzen zaizkion erronkei erantzuteko jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egiteko bidean”, adierazi du taldeko presidenteorde Juan Mancisidorrek.

Real Unióneko oinarri taldeen entrenamenduetarako eta partida federatuetarako erabiltzen da zelaia, hiriko beste talderen bateko oinarri taldeentzako, Real Unióneko beteranoen entrenamenduetarako eta, ikasturtean zehar, Eskola Kirola ekimenaren barruko larunbat goizeko partidetarako.

Lanen deskripzioa

Lanen bidez, funtsean, belar artifiziala ordezkatu da, eta argiteria berritu da, eta, zer elementu berri instalatuko diren zehazteko, irizpide tekniko eta ekonomikoak hartu dira kontuan, etorkizunean instalazio guztiak mantendu beharraren ikuspegitik.

Funtsean, lan hauek egin dira: ateak eta aulkiak kendu, egungo belarra altxatu eta, behin planimetria egiaztatuta, belar berria jarri eta urik ez pilatzeko berdindu.

Argiteriari dagokionez, berriz, zelaiaren inguruko lau dorreetako 2.000na watteko 32 proiektagailuak desmuntatu dira, eta 1.420na watteko hamasei jarriko dira, zelaia areago eta uniformekiago argiztatzeko eta, bide batez, LED teknologiari esker energia (gutxi gorabehera, % 64) aurrezteko. Izan ere, 1.420 watteko eta 212.000 lumeneko argi fluxuko proiektagailuak aukeratuta, gutxiago jar daitezke. Azkenik, alboetako kanaletak, baranda babesgarriak, aulkiak eta zakarrontziak ordezkatuko dira. Proiektua idazteko, Real Uniónekin elkarlanean, inguruko goi mailako instalazioak hartu dira erreferentziatzat.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Denboraldiko argazki ofiziala
Unai Agirre, masailezurreko haustura eta hondoratze batetik operatua
Johan Cruyff Instituteko ikasleak, Stadium Galen bisitan

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)