Hurrengo partida:

11/02/2023
| 19:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

“Proiektu baten burua izatera gatoz. Sentimenduarekin, bihotzarekin eta ilusioarekin egiten dugu, baina, batez ere, erantzunkizun handiarekin”

Bi abiaduretako lana, ilusioa, mugaz-gaindiko kluba eta familia, Emery familiak Real Unionerako proiektuaren ardatzak.

Emery familiak “Real Unión Club” proiektua aurkeztu du gaur eguerdian Irungo Kasinoan burututako ekitaldi batean. Bere nahia “Real Union historikoa finkatu eta sendotzea” da. Familiako bozeramailea den Igor Emery izan da klubarentzako Emerytarren proiektuaren ardatz orokorrak komunikabideei explikatzeko arduraduna. Igor Emeryrekin batera Josu Reta (abokatua eta familiaren konfindantzazko pertsona) eta Irungo alkatea den Jose Antonio Santano egon dira.

Emery familiaren ordezkaritzapean, Igorrez gain, Unai Emery, Lander bere semea, Amelia (Koldo, Unai, Andonio eta Igorren ama), Roman Emery (Antonio Emeryren semea eta Juanen anaia) eta Javi del Pozo Emery (“Tanque” Emeryren biloba) egon dira. “Gu, Emery familia, belaunaldi bikain hartako familien ordezkariak besterik ez gara. Sekulako ohorea da guretzat proiektu honen buru izatea. Sentimenduarekin, bihotzarekin eta ilusioarekin egiten dugu, baina, batez ere, erantzunkizun handiarekin”.

“Orainaldia eta etorkizuna fokatzeko, iragana gogoratzea ezinbestekoa dela ikusten dugu. Izan zirelako gara, garelako izango gara”, adierazi du hasteko Igor Emeryk. Prentsaurrekoan 1924ko eta 1927ko Errege Kopak egon dira eta Real Unioneko historiaren irudiak igorri dira.

Familiaren bozeramaileak “Real Union Club” proiektua lau ardatz nagusi dituela adierazi du eta datorren uztailaren 21ean Galen ospatuko den Ezohiko Batzar Orokorrean xehetasun gehiago emango direla.

Proiektuaren lehenengo ardatza bezala Igor Emeryk “bi abiaduretako lana” bati buruz mintzatu da. Kirol arloan, eta epe laburrean, lehenengo taldea egongo litzateke. Bere helburua, gutxienez, 1. RFEF Mailan mantentzea izango litzateke. “Baina epe ertainean eta luzean formakuntzan eta harrobian garatu nahi dugun lana ere hor dago, baita arlo sozialan eta instituzionalan garatu nahi duguna ere”, adierazi du familiaren bozeramaileak. Zentzu honetan, Emery familiaren “Real Unión Club” proiektua harrobian ere pentsatzen du, bigarren taldetik futbol eskolara, gurasoak seme-alaben heziketan lagunduz eta behetik nortasun bat garatuz kluba sostengatu dadin. “Lehentasuna lehen taldeari eta lehentasuna harrobiari, nahiz eta bi abiadura egon”.

Bigarren ardatza ilusioren inguruan bira ematen du. “Real Unionekiko sentimendua sortu nahi dugu eta lo dauden zaletuak iratzarri. Eskoletan hasi eta igandero Galera etortzen diren zaletuekin lan bat aurrera eraman nahi dugu”, adierazi du Igor Emeryk. Datorren uztailaren 31n lehen taldearen aurkezpenarako zaletuei Galeko ateak zabaltzea espero dutela adierazi du ere.

Emery familiaren bozaremaileak instituzioaren irekiera bolada bati hasiera emateaz aritu da, Irungo eta eskualdeko beste kluben arteko harremanak sustatuz (ez bakarrik futbol mailakoak), baina Berara, Lesakara eta Iparraldera ere begiratuz. “Historikoki mugaldeko kluba esaten zitzaion, kontzeptu hau eguneratu nahi dugu eta mugaz-gaindiko kluba bezala ezagutzea nahi dugu, Irundik haratago begiratzen duelako, hain zuzen ere. Klub hobeago bat eskualde hobeago batentzat”.

Laugarren eta azken ardatza familia hitzarekin zerikusia du. “Honekin ez dut bakarrik hasiera batean aurkeztu ditudan nire senitartekoetaz hari, baizik eta gaur hemen kluba ordezkatzen hari direnei baizik. Bere langileak. Guztiok osatzen dugu familia hau eta klubaren arrakastak gureak eta zaletu txuribeltz guztienak izango dira”.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Autobusak egongo dira Reale Arenara joateko
Elikaduraren garrantzia kirolariaren errendimenduan, eszenara
Borrokan jarraitzeko puntua

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)