Miguel Santos, Real Unioneko jokalari berria hurrengo bi denboraldietarako, hirugarren denboraldi baterako aukerarekin.
Real Unionek eta Miguel Santosek akordio batera iritsi dira Zamorako eskuin hegaleko jokalariak hurrengo bi denboraldiak Irunen jokatzeko, beste hirugarren denboraldi baterako aukerarekin.
Miguel Santos Alfageme (Zamora, 1991), Real Valladolideko harrobian hezia, honako talde hauetan jokatu du bere ibilbide profesionalean zehar: Atlético Tordesillas (utzita), Zamora CF, UD Logroñés eta UP Langreo. Azken denboraldi honetan 23 neurketa jokatu ditu 2 gol sartu ditu. Guztira 250 partida baino gehiago jokatu ditu Bigarren B Mailan.
“Aupa Real Union, Miguel Santos nauzue, denboraldi honetarako fitxaketa berria. Proiektu berri honekin oso ilusionatua eta hasteko gogoarekin nagoela esatera natorkizue. Elkarrekin helburua lortuko dugu. Galen ikusiko gara”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.