Uniò Esportiva Cornellà: Anacker; Planas (Enrique López, 74. min.), Andreu Hernández, Falcón, Gerard, Redru; Gil Muntadas, Nana Asare (Folch, 80. min.), Fullana (Tavares, 60. min), Álex López (Niang, 74. min), Nahuel Arroyo (Traoré, 60. min)
Real Unión Club: Irazusta; Iván Pérez (Aramburu, 60. min), Espigares, Montoro, Santos; Rivero, Beobide (Julen Agirre, 83. min); Bravo (Julen Azkue, 83. min), Luque (Andrada, 83. min), Nacho Sánchez; Jon Ander Pérez (Oyarzun, 71. min).
Epailea: Ramo Andrés. Txartel horiak Beobiderentzat (47. minutuan) eta Espigaresentzat (92. minutuan)
Real Union Clubak puntu bat lortu du gaur arratsaldean RCDE Stadiumean. Iñaki Goikoetxearen mutilek bana berdindu dute Unió Esportiva Cornellàren aurka. Bi golak bigarren zatian iritsi dira. Nacho Sanchezek eskuratu du Real Union Clubaren gola.
Unió Esportiva Cornellák izan du lehen aukera bostgarren minutuan, baina Redruren erdiraketa ez du inork errematatu. 19. minutuan iritsi da hurrengo aukera, berriz ere Cornellàrentzat, baina Arroyoren jaurtiketa Irazustaren atearen eskuinetik joan da. Real Unionen lehenengo aukera 25. minutuan ailegatu da. Riverok falta bat bota du, Nacho Sanchezi pasatu dio baina jaurtiketa gora joan zaio jokalari kanariarrari.
Bigarren zatiko lehenengo aukera etxeokoentzat izan da, 52. minutuan. Kontrol bat luze joan zaio Montorori, baina jokalari madrildarrak berak desbideratu du kornerrera Gil Muntadasen jaurtiketa.
56. minutuan iritsi da talde txuribeltzaren gola. Quique Riverok baloia bere zelaitik atera du, Julian Luqueri pasatu dio eta pase bikaina eman dio Nacho Sanchezi, ez duena huts egin buruz burukoan Goikoren taldea aurreratzeko.
9 minutu geroago berdinketa iritsi da. Planasek baloi bat kontrolatu du korner baten aldaratzean eta bere jaurtiketa Falconek orpoz desbideratu du baloia berdinketa lortzeko.
Bi minutu geroago bere bigarren gola egiteko zorian izan da Real Union. Nacho Sanchez adi egon da falta baten sakea mozteko, oso baloi ona jarri dio Jon Anderri, baina buruz burukoan definitu behar zuenean Gerard adi egon da azken unean baloia lapurtzeko.
Berdinketa honekin Real Unionek 17. postuan bukatu du jardunaldia 31 punturekin, salbaziotik bi puntura. Datorren igandean 12:00etan Stadium Galen jokatuko du CD Numanciaren aurka.