CF Rayo Majadahonda: Sarr; Hermoso, Joao, Casado, Guillem (Ceballos, 58. min.); Arnedo, Tavares (Reguera, 89. min.), Alberto Fernández, Navarro (Expósito, 70. min.), García (Pablo, 89. min.); Cortés (Jeisson, 89. min.).
Real Unión Club: Charly Pérez; Luna, Iván Pérez, Montoro, Joseca (Escorcia, 64. min.); Alain, Rivero (Beitia, 23. min.), Vidorreta, Córdoba (Cerdá, 64. min.), Solís (Beobide, 83. min.); Escobar (Benito, 83. min.).
Emaitza (1-1): 1-0, Cortés (27. min.); 1-1, Escobar (48. min.).
Epailea: Juan Antonio Manrique. Txartel horia atera die Arnedori (73. Min.) CF Rayo Majadahondan eta Lunari (63. Min.), Alaini (70. Min.), Charly Pérezi (83. Min.) eta Beobideri (92. Min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 27. jardunaldia. Cerro del Espino. 1.000 ikusle inguru.
Real Unión puntu batekin itzuliko da Irunera, Cerro del Espinon CF Rayo Majadahondaren aurka berdindu ostean. Partida galtzen hasi da, bigarren zatia hasi eta berehala berdindu egin du, bigarren berrogeita bost minutuetan behin baino gehiagotan irabazi ahal izan du eta talde madrildarraren azken erasoak defendatzen bukatu du, azken minutu ero batzuetan.
Irungo taldea 25. minutuan aurreratu ahal izan da markagailuan, lehen berrogeita bost minutuetan kontrako areara iritsi den gutxietako batean. Lunaren sarrera eskuin hegaletik, bere erdiraketa Solísek jaso du eta sevillarraren jaurtiketak, defentsa batean jo ondoren, kornerrera joan da. Hurrengo jokaldian 0-1ekoa izan zitekeenetik 1-0ekoa izatera pasa gara. Irungo defentsaren baloi irteera txar bati esker, Cortések, jaurtiketa gurutzatu batekin, Charly Pérez gainditu du talde madrildarra aurreratzeko.

Irundarrek hobeto ekin diote bigarren zatiari eta izan duten lehenengoan berdinketaren gola egin dute Escobarren bitartez. Ez hori bakarrik, partida hil ahal izan dute irundarren nagusitasun argiko hurrengo minutuetan. 50. minutuan Córdobaren jaurtiketa batek langan jo du eta 52.ean Solísen beste bat, area barruan hildako baloi batean, etxekoen defentsan jo ostean atera egin den baloi batekin. Alain ere saiatu da, 60. minutuan, areaz kanpotik jo eta gora joan zaion jaurtiketa batekin. Beste bat gehiago izan du oraindik Real Uniónek, Solísen jokaldi eder batean. Lunarentzat eskuin hegalera ireki, Escobarrentzat erdiraketa eta aurrelariak ez du asmatu etxekoen atezainaren aurrean. Eta hortik, azken minutu zoro batzuetara, Charly Pérezek bi geldiketa onekin 81ean eta 90ean, merezigabeko porrota izango zena saihestuz. 23. minutuan Riverok partida utzi behar izan du lesio batengatik. Carlos Beitiak ordezkatu du, erdilari kataluniarrak Real Uniónen elastikoarekin debuta eginez, baita 63. minutuan aldaketa eskatu duen Josecarena ere. Iñigo Idiakezek zuzentzen duen taldearen hurrengo partida Real Sociedad Bren aurkako derbia izango da. Datorren igandean jokatuko da Stadium Galen, 16:00etatik aurrera.