Real Union Clubak puntu bat atera du gaur arratsaldean liderraren etxean, Cultural y Deportiva Leonesaren aurka bana berdinduta. Partida irekia izan da eta bi taldeek aukera ugari izan dituzte, baina azkenean bi taldeek puntuak banatu dituzte.
Arratsaldeko lehen gola 8. minutuan iritsi da, eta gol ikusgarria izan da. Dani Garridok eskuin hegalera ireki du Victor Eimili, bere erdiraketa pozoitu egin da eta Miguel Bañuzen atean sartu da Real Union Cluba aurretik jartzeko. Bigarren zatiko ordu laurdenera etxeko taldeak berdinketa lortu du. Ezker hegaletik egindako erdiraketa etxeko jokalari batek ikutu du, baloia Anton Escobarri iritsi zaio eta honek Wright gainditu du. Ondoren, bi taldeek izan dituzte garaipenaren gola lortzeko aukerak, baina bi taldeetako batek ere ez du gola sartzen asmatu.
Berdinketa honekin Real Union Cluba hamalaugarren da 36 punturekin. Ostiralean FC Andorra izango du aurkari Stadium Gal futbol zelaian.
CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA: Miguel Bañuz; Guzmán Ortega (83’, Víctor García), Quique Fornós, Eneko Satrústegui, Álvaro Martínez; Kevin Presa (58’, Diego Barri), Javier Fernández ‘Bicho’ (83’, Carlos Calderón), Luis Chacón; Agustín Pastoriza ‘Pibe’ (83’, Txus Alba), Antón Escobar (76,’ Juan Artola), Manu Justo.
REAL UNIÓN CLUB: James Wright; Víctor Eimil, Sergio Santos, Alberto Quintana, Joseca Márquez (77’, Joseca Márquez); Quique Rivero, Iker Bilbao, Dani Garrido, Aitor Aranzabe; Asier Benito (65’, Koldo Obieta), Sergio Benito.
GOLAK: 0 – 1, Víctor Eimil (9’). 1-1, Antón Escobar (64’).
EPAILEA: Álvaro López Parra. Txartel horiak Cultural y Deportiva Leonesako Antón Escobar-i (74’) eta Real Union Clubeko Koldo Obietari (69’), Quique Riverori (87’) eta Víctor Eimili (95’).