Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

Racingek markagailua irauli eta hiru puntuak eskuratu ditu

Kantabriarrek 1-2 irabazi dute Stadium Galen.

Real Unión Club: Irazusta; Elosegi, Kijera, Pérez, Barbu; Senar (Núñez, 87. min), Rivero (Santos, 87. min.), Llamas (Ruiz. 60. min.), Capelete (Seguín, 72. min.), Oyarzun (Sánchez, 60. min.); Pradera.

Real Racing Club: Parera; Mantilla, Satrústegui, Moreno, Bobadilla; Iñigo, Bustos (Harper, 84. min.), Fausto Tienza (Camus, 75. min.), Domínguez (Marcos, 75. min.), Manu Justo (Torre, 75. min.); Cedric (Jorrín, 89. min.).

Emaitza (1-2): 1-0, Rivero (75. min.); 1-1, Bustos (82. min.); 1-2, Harper (85. min.).

Epailea: Jaime Ruiz Álvarez (Asturias). Txartel horia atera dio Barburi (35. min.), Ruizi (65. min.) eta Pérezi (83. min.) Real Uniónen aldetik eta Fausto Tienzari ( 35. min.), Satrústeguiri (58. min.) eta Camusi (79. min.) Racingen aldetik.

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko hamargarren jardunaldia. Stadium Gal, 900 jarraitzaile inguru. Partida hasi baino lehen minutu bateko isilunea egin dute Javier del Pozo, jokalari ohiaren, eta Real Uniónen lehen taldeko Borja Saldías fisioterapeuta eta berregokitzailearen ama zenaren Ana Mari Reteguiren omenez.

Racingek hiru puntuak eskuratu ditu arratsaldean Stadium Galen, 75. minutuan Riverok sartutako golari buelta emanda. Hiru minututan sartutako bi golek garaipena eman diete kantabriarrei.

Bi aukera eskas izan dira lehen zatian, bat talde bakoitzeko, baina biak oso argiak. 22. minutuan, Capeletek eskuin hegaletik erdiratu eta Kijerak oina sartu du, baina baloia kanpora joan zaio. 26. minutuan, Racingek abagunea izan du, Fausto Tienzak area kanpotik egin duen jaurtiketa baten bidez. Irazusta luzatzera behartu du, eta honek eskua behera sartu eta jaurtiketa desbideratzea lortu du, zutoinean joz. Aldaratzea Real Uniónen ate gainetik joan zaio Racingi.

Intentsitate handiagoz hasi da bigarren zatia eta bi taldeek abaguneak izan dituzte. 49. minutuan, lehenengoa Real Uniónentzat. Capeletek eskuin hegaletik egindako erdiraketa Sergio Llamasek behartuta errematatu du. Minutu bat beranduago Racingek aukera argia izan du. Cedric bakarrik geratu da Irazustaren aurrean, eta ondo sartu ditu eskuak behean baloia geratzeko. 52. minutuan, Alain Oyarzunek area kanpotik egindako jaurtiketa Pareraren ate gainetik joan da. Eta 63. minutuan, area kanpotik beste jaurtiketa bat egin du Nacho Sánchezek, Racingeko atezainak ondo geldituta.

Hortik aurrera partidaren une erabakigarriak iritsi dira. 75. minutuan Riverok Real Unión aurreratu du buruz. Hiru minutu beranduago, penaltia Racingen alde Erik Ruizek area barruan egindako faltagatik, baina Irazustak Bustosen jaurtiketa asmatu du. Bustosek berak partida berdindu du 82. minutuan eta hiru minutu geroago, 85.ean, Harperrek 1-2koa jarri du markagailuan. Ahazteko hamar minutu, Real Uniónek zailena egin ondoren, hau da markagailuan aurrea hartzea hain zuzen ere, baina ez dio emaitsari eusten jakin.

Hurrengo jardunaldian Real Uniónek UD San Sebastián de los Reyes taldearen aurka jokatutko du, azaroaren 7an, igandean, 12:00etatik aurrera, José Luis de la Hoz zelaian.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!
Letamendiak garaipen berri bat eman du penalti puntutik

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)