Segoviarra dagoeneko lanean ari da talde teknikoarekin eta kirol zuzendaritzarekin batera datorren denboraldia prestatzen.
Real Unión Clubek eta Ramsés Gilek elkarrekin jarraituko dute 2026/2027 denboraldian. Aurreko denboraldian lortutako igoeraren ostean, Ramsés Gilek proiektu txuribeltza gidatzen jarraituko du kluba Primera Federaciónera itzultzean.
Ramsés aurreko denboraldian iritsi zen klubera igoeraren helburuarekin, eta lau jardunaldi lehenago lortu zuen. Gainera, taldea lider izan zen abendutik aurrera, 20 garaipen, 9 berdinketa eta 5 porroteko balantzearekin.
Real Unionetik poz handiz iragartzen dugu jarraipen hau eta Ramsési zorterik onena opa diogu datorren denboraldiari begira, bere arrakastak gureak ere izango direlako.