
Real Unióneko kirol-zuzendaria, Mikel Bengoa, eta metodologia-arduraduna, Mikel Duque, Birminghamera joan dira, klubaren etorkizunerako plangintza egiteko. Bertan, bilerak izan dituzte Aston Villa FCko sailekin, eta bertako instalazioak ezagutu dituzte. Era berean, talde ingelesaren harrobiko taldeak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta hainbat akademia eta kirol-klub bisitatzeko aprobetxatu dute hango egonaldia. Igor Emery Administrazio Kontseiluko presidenteak bidaiaren azken zatian lagundu die, joan den igandean CF Rayo Majadahondak eta Real Uniónek Cerro del Espinon jokatu zuten partidara joan ostean.
Bidaia joan den abenduan Real Uniónek eta Aston Villa FCk sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.