Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Real Unión Bk etxean galdu du Añorgaren aurka

Egoitz Sayarren taldeak 1-3 galdu du Galeko anexoan.

Real Unión B: Treus; Cabo (Pastoriza, 76. min.), Martínez de Liza, Fernández (Del Val, 66. min.), Olaciregui; Rodríguez, Herrero (Rodrigo, 66. min.), López, Ollo (Carrillo, 66. min.), González; Navajas.

Añorga KKE: Aizpurua; Patxi Yarza, Unai Yarza, Merino, Erguin; Alfonso (Larrañaga, 81. min.), Otxoa de Eribe (Aranburu, 57. min.), Amiano, Aramendi (Unanue, 62. min.), Aiestaran (Lizarraga, 75. min.); Franco (Moreno, 60. min.).

Emaitza (1-3): 0-1, Aramendi (9. min.); 0-2, Franco (44. min.); 1-2, Navajas (57. min.); 1-3, Aramendi (58. min.).

Epailea: Mikel Alonso Aguirre (Euskadi). Txartel horia atera zion Gonzálezi (53. min.), Lópezi (78. min.) eta Del Vali (89. min.) Real Unión Bren aldetik eta Amianori (71. min.) Añorga KKEren aldetik.

Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 13. jardunaldia. Galeko anexoa.

Real Unión Bk ezinean dabil Ohorezko Erregional Mailan emaitza bolada on bat hartzeko. Iragan astean Ordizian lortutako garaipenaren ondoren, Egoitz Sayarren taldeak 1-3 galdu zuen Galeko anexoan Añorga KKEren aurka. Gauzak gaizki hasi ziren irundarrentzat, 9. minutuan lehen gola jaso baitzuten, Aramendik egina, Caboren huts baten ondoren baloia Treusi emateko orduan. Atsedenaldiaren aurretik Francok 0-2koa egin zuen bisitarientzat.

Bigarren zatian Real Unión B gol bat azkar sartzen saiatzera irten zen, partidan berriro sartzeko. Eta 57. minutuan lortu zuen Navajasen bitartez, baina minutu bat beranduago Aramendik 1-3koa egin zuen.

Real Unión Bk 14 puntu ditu eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Hurrengo jardunaldian CD Elgoibar liderraren aurka jokatuko du, 27 punturekin dagoena.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena