Real Unión B: Flores, Sagredo, Arteaga, Gordo, Cabo; Rodríguez (Artola, 80. min.), Letamendia, Ollo (García, 72. min.), Sánchez (Fernández, 57. min.), Abad (González, 57. min.); Palenzuela (Corvo, 57. min.).
Sanpedrotarra FE: Zubiri; Galarza (Beunza, 81. min.), Alduntzin, Berzosa (Rekalde, 87. min.), Espogeira (Chapela, 68. min.); Unzurrunzaga (López, 59. min.), Sánchez (Gebelli, 76. min.), Sisniega, Liñeiro, Ríos; Jacob.
Emaitza (2-1): 0-1, Jacob (50. min.); 1-1, Rodríguez (64. min.); 2-1, Fernández (82. min.).
Epailea: Alfredo Valiente Gárate. Txartel horia atera zien Berzosari (15. min.) eta Alduntzini (83. min.) Sanpedrotarran. Villar laguntzaileari (42. min.) era txartel horia atera zion bisitarietan.
Bestelakorik: Erregional Preferente Mailako 1. Multzoko ligako 7. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Unión Bk atzean utzi ditu Santo Tomas Lizeoaren eta Orioko taldearen aurkako porrotak, larunbat honetan Galen Sanpedrotarrari irabazita, Carlos Garcíaren mutilek markagailua irauli behar izan duten partidan. Izan ere, talde bisitaria 50. minutuan aurreratu da Jacoben bitartez, sare barrura korner bat buruz errematatuta. Azkar erreakzionatu zuen Irungo taldeak, eta 64. minutuan berdindu zuen Rodríguezen bitartez, Letamendiaren jokaldi bikain baten ondoren. 2-1ekoa 82.ean iritsi zen, Fernándezen bitartez.
Real Unión B bigarren da 15 punturekin, Orioko FTrekin berdinduta eta SD Euskaldunarengandik puntu bakarrera. Hurrengo jardunaldian Universidad de Deusto taldea bisitatuko du, sailkapenaren goialdean ere dagoena.