Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

Real Unión Club-ek euskara sustatzeko erabilera plana egin du Udalaren “Kalean Bai” planaren baitan

Irungo Udalak jakitera eman du, Irungo Udaleko Euskara Arloaren “Kalean Bai” planaren baitan, Real Unin Club klubak lehen Euskara Plana aurkeztuko duela. Euskara Plana 2022-2027 iraupen-aldirako izango da.

“Albiste zoragarria da gaurkoa. Izan ere, Real Union kluba erreferentzia bat da jende askorentzat gure hirian, eta gure historiarekin lotura estua dauka. Kalean Bai ekimenaren bitartez udalarekin hitzarmena sinatu zutenean, pauso garrantzitsua suposatu zuen gure hiriko euskararen normalizaziorako, eta prestatu berri duten planari esker, ziur gaude futbolean ere gero eta euskara gehiago egingo dela”, adierazi du Euskara arloko ordezkariak.

Igor Emery, Real Unión Club Administrazio Kontseiluko presidenteak, euskararekiko konpromiso irmoa erakutsi du: “Betidanik izan dugu konpromisoa euskararekin. Hala esan genuen gure aurkezpenean. Gure proiektuaren ardatzetako bat da, eta dagoeneko eman diutugu lehen urratasak: Klubeko komunikazioak elebidunak dira, webgune berria euskaraz ere kontsulta daiteke. Gainera, Kalean Bai programarekiko konpromisoa berritu dugu, Euskararen Aholku Batzordearen bileretara joan gara, Euskaraldian parte hartu dugu… euskara klubaren egunerokotasunaren parte da”.

Planaren nondik norakoak

Real Unión Clubaren planak hiru helburu zehaztu ditu: lehenengoa, taldearen hizkuntza-irizpideak zehaztea, eta horiek barneko kideei zein kanpokoei jakinaraztea. Horrekin batera, irizpideak betetzeko neurriak eta baliabideak jartzea eta betetze-mailari jarraipena egitea eskatuko du. Bigarren helburua, euskara-planaren inguruko adostasuna lortzea. Azkenik, gutxinaka aurrerapausoak ematea, eta gizartean erakunde elebidunaren irudia zabaltzea. Orotara, 32 ekintza zehaztu ditu Real Unión Club-ek.

Kalean Bai

Irungo Udaleko Euskara Arloak bultzatuta, “Kalean Bai”, elkarteetan euskara sustatzeko programa da. Duela urte batzuk sortu zen Kalean Bai plana, Irungo aisialdi jarduerak urratsez urrats sustatzeko helburuarekin.

Hitzarmen bidez, Irungo elkarteek konpromisoa hartu dute beren entitateetan eta antolatzen dituzten jardueretan euskara bultzatzeko helburuarekin.

Kalean Bai planaren baitan, euskarari lotutako hainbat zerbitzu eskaintzen dira, gehien-gehienak doakoak, Kalean Bai planari atxikitako edozein elkartek erabil ditzakeenak.

Gaur egun, 81 elkarte eta erakundek parte hartzen dute egitasmoan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!
Letamendiak garaipen berri bat eman du penalti puntutik

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)