Real Union Club “Brazaletes de Esperanza” kanpainarekin bat egingo du, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin lankidetzan eta Espainiako Futbol Federazioak bultzatuta. Horregatik, lehen taldeko jokalariek besoko berdea eramango dute Barakaldo C.F-ren aurkako partiduan, datorren igandean, 12:00etan.
Real Union Clubak bere harrobiko taldeetara zabaldu du ekimen hau, eta besoko berdea ere eramango dute, HAZI proiektuaren eta balioen transmisioaren parte gisa, hala nola konpromisoa eta erantzukizuna. Ekintza horiek Real Union Clubeko Ongizate, Prestakuntza eta Garapen Pertsonaleko Arloak gauzatzen ditu.
Lerro hauetatik, gaixotasun honen aurka borrokan ari den jendeari adore eta indar handia opa nahi diogu.