Real Union Clubak 1-0 galdu du Zamoran. Etxekoen garaipenaren gola bigarren zatian iritsi da, eta irundarrek oso zorte txarra izan dute partidan.
Lehen zatiko aukerarik argiena 20. minutuan iritsi da. Josecak, lasterketan, baloi bat jaso du eta erdiraketa on bat sartu dio Aitor Aranzaberi, baina jaurtiketa gurutzatua zutoina urratuz joan da.
Bigarren zatia hasi eta hamabost minutura aurreratu da etxeko taldea, Javi Dominguezek bere atean sartutako golari esker. Azken 20 minutuetan Real Union Clubek baloiaren kontrola hartu du eta, pase luzeen bidez, Zamoraren areara ailegatu da behin baino gehiagotan, baina ez asmatu eta punturik lortu gabe geratu da.
Porrot honekin Real Union Cluba hamabostgarren da 43 punturekin. Datorren larunbatean Osasuna ‘B’ izango du aurkari Stadium Galen.
ZAMORA C.F.: Fermín Sobrón; Edu Campadabal, Adrián Bolo, Jose Carlos Ramírez, Sergio Nieto; Guille Macho (70’, Carlos Ramos), Rufino Lucero (70’, Joel Priego), Pablo Clavería (Adjei Frimpong); Kike Márquez (87’, Álvaro Romero), Rafael Tresaco (87’, Daniel Hernández), David González ‘Roni’.
REAL UNIÓN CLUB: James Wright; Alberto Quintana, Javi Domínguez (70’, Sergio Santos), Iñaki Olaortua, Joseca Márquez; Quique Rivero, Iker Bilbao (70’, Berto Cayarga), Ander Vidorreta; Víctor San Bartolomé (78’, Dani Garrido), Aitor Aranzabe (78’, Koldo Obieta), Sergio Benito.
GOLAK: 1-0, Javi Domínguez (b.a., 60).
EPAILEA: Gonzalo González Paez. Txartel horiak Zamora C.F.ko Rufino Lucerori (31’), Jose Carlos Ramírezi (51’), Adrián Bolori (55’) eta Pablo Claveríari (71’), eta Real Unión Clubeko Quique Riverori (43’), Iñaki Olaortuari (90’), Alberto Quintanari (90+6’). Txartel gorria Real Union Clubeko Ricardo Costari (atezainen entrenatzailea, 90+5’), Iñaki Olaortuari (90+6’), Jon Irazustari (partidaren amaieran).