Mikel Llorentek prentsaurrekoa eman du gaur goizean Stadium Galen Real Union Clubari agur esateko.
Hasteko, entrenatzaile hondarribiarrak eskerrak eman dizkio klubari denboraldi hasieran egindako fitxaketagatik, eta penatuta agertu da klubatik irteteagatik: “Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot klubari hilabete hauetan entrenatzailea izateko aukeragatik. Ziur geunden egoera hau aurrera atera ahal izango genuela, baina ezin izan da, atzo amaitu zen esperientzia hau guretzat eta hortik aurrera taldeari ahalik eta etekinik handiena atera ezin izatearen erantzukizuna onartu behar dugu, batez ere azken asteetan. Hemendik aurrerako guztia opa nahi diot klubari “.
Gainera, eskerrak eman dizkie Real Union Clubeko kide guztiei: “Klubeko langileei emandako tratua eskertu nahi diet. Bulegoetako jendeak, lanabeslariek, medikuek… egunerokotasuna askoz errazagoa egin digute eta eskertzen da laguntzeko prest dagoen jendea dagoenean. Harrobiko jendeari emandako tratua ere eskertu nahi diet, futbola maite baitute eta gugandik oso gertu egon baitira. Jokalariei eskerrak eman nahi dizkiet guztioi, laguntzeagatik erraztasunak jarri dituztenei eta zailtasunak jarri dituztenei, hobetu egin gaituztelako. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet staff-ari, lehendik zeudenei eta jarraitzen dutenei eta nirekin etorri direnei, euskarri izan direlako, eta nirekin ere joaten direnak. Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, Real Union Clubeko informazioaz berri ematen duten kazetariei, erakutsi didaten errespetuagatik. Eta nire familiari ere eskerrak eman nahi dizkiot, nigatik sufritzen duen jendeari”.
Amaitzeko, zaleei ere eskerrak eman die, eta mezu bat bidali die: “Zaleei, beti taldearekin daudenei eta beti animatzen eta bultzatzen dituztenei eskatzen diet egiten jarrai dezatela, energia positiboa transmitituz, oso beharrezkoa da”.