Hurrengo partida:

1/10/2023
| 18:00 |
Unionistas - Real Unión Club

Real Unión, esku-hutsik Eldatik

CD Eldense: Vallejo; Capó (López, 62. min.), Abad, Núñez, González; Martínez, Carnicer (Sergio Ortuño, 62. min.), Hernández (Forte, 83. min.), Soberón (Montes, 74. min.), Nieto (Juanto Ortuño, 74. min.); Clemente.

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Pérez, Jaso (Gagua, 84. min.), Parada; Montoro, Oyarzun, Capelete (Seguín, 69. min.), Núñez (Agirre, 69. min.), Bravo (Sánchez, 4. min.); Jon Ander (Herrero, 69. min.).

Emaitza (2-0): 1-0, Nieto (9. min.); 2-0, Clemente (63. min.)

Epailea: Gonzalo Romero Freixas. Txartel horia atera die Hernándezi (54. min.) eta Soberóni (68. min.) CD Eldenseren aldetik eta Jasori (21. min.) eta Pérezi (79. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko 4. jardunaldia. Nuevo Pepico Amat. 500 ikusle inguru.

Real Uniónek porrota jaso du Nuevo Pepico Amat futbol-zelaian, Irungo taldeak Eldara historian egindako lehen bisitan.

Gauzak ezin izan dira okerrago hasi irundarrentzat. Aitor Zulaikaren taldeak Eldara iritsi den baja ugariei Bravorena gehitu zaio gaur, eta partida hasi eta segundo gutxira aldaketa eskatu behar izan du, giharretako arazoengatik. Hori gutxi balitz, lehen hurbilketa arriskutsuan etxeko taldeak aurrea hartu du markagailuan Nietoren bitartez. Partidaren 8. minutua zen. Carnicerrek bigarrena izan du hiru minutu geroago, Irazustak defendatutako atetik eskuinera desbideratuta joan den buruz egindako erremate batean. Real Uniónen lehen iritsiera eskuin hegaletik etorri da, Capeleteren jokaldi pertsonal batean. Irundarraren erdiraketara Nacho Sánchez iritsi da eta baloia Vallejoren eskuetan bukatu du. Irundarren aukera berri bat 22. minutuan, Aranburuk eskuin hegaletik egindako erdiraketa Núñezen oinetara iritsi da, eskuineko hankara egokitzen saiatu da tiro-angelua bilatzeko baina baloia galdu du. Beste arean arriskuak izen propioa eraman du, Manu Nietorena. 31. minutuan CD Eldenseko aurrelariaren jaurtiketa gurutzatu bat kornerrera joan da. Berriro saiatu da 38. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa bat gora bidalita. Lehen zatiko azkena Real Uniónentzat izan da, area ertzean egindako falta batekin. Oyarzun Vallejo ezustean harrapatzen saiatu da. Etxeko atezainak eskuadrara zihoan baloi bati eskua sartu dio eta aldaratzea Jon Anderri erori zaio, baina honek buruz ezin izan du asmatu CD Eldenseren atearen aurrean eta baloia kornerrean amaitu du.

Bigarren zatian berdinketaren bila atera da Real Unión, Núñezen lehen aukerarekin, eta defentsa bati jo ostean, kornerrera joan da. Kontrako arean abisua Carnicerrena izan da, desbideratuegia, 57. minutuan. Hurrengoan etxeko taldeak ez du barkatu eta Clementek, 63.ean, 2-0ekoa egin du. Real Uniónek azkar erreakzionatu du eta aldeak murrizten saiatu da, aukera bikoitzarekin minutu batean, biak Alain Oyarzunenak. Lehenik eta behin, 76. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez, irundarrari gora joan zaiona. Gero, 77an, Vallejoren eskuetara joan den urrutiko beste tiro batekin. Ez du gehiagorako astirik eman.

Hurrengo jardunaldian CD Alcoyano izango da Stadium Gal, irailaren 25ean, igandea, 12:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Luancon galdu eta RFEF Kopatik kanpo gelditu da
Garaipena eta lidergoa!
Real Unión Rocak puntu bat salbatzea lortu du azken txanpan

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)