Vertiz Mobility Real Uniónen babesle berria da, bi aldeek lortutako akordioaren ondorioz. Aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da markaren instalazioetan, eta bertan izan dira Vertiz Mobilityko gerente Antxon Vertiz eta Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidente Igor Emery. Joshua Feeney eta Tommi O ‘Reilly lehen taldeko jokalariak ere bertan izan dira.
“Kontzesionario eta Ford lantegi ofiziala gara, gaur egun Irungo Letxunborro Hiribidean kokatuak, 1979an sortua. Gure lanaren eta gure bezeroen konfiantzaren ondorioz, 40 urte baino gehiago daramatzagu kalitatezko zerbitzua eskaintzen, bai ibilgailu berrien eta erdiberrien salmentan, bai horien mantentzean, gure bezeroei zerbitzu integrala emanez”, adierazi du Antxon Vertizek. “Kirolari oso lotuta egon gara beti. Filosofiatzat izan dugu beti. Transmititzen duen guztiagatik babesten jarraitu nahi dugu. Eta Real Uniónen kasuan, proiektu eta etorkizun mailan transmititzen duen guztiagatik”.
Konpainiak, gainera, zerbitzurik onena eskaintzen du tailer mekanikoan, karrozeria-tailerrean eta ordezko piezen salmentan, besteak beste, azken teknologiak eta aurrerapen teknikoak bezeroen eskura jarriz diagnosi eta konponketa zehatzagoak egiteko.
“Vertizek Real Uniónekin beti izan duen konpromiso horrek jarraipena izan dezala, elkarrekin egoten jarrai dezagun eta elkarrekin hazten jarrai dezagun”, adierazi du Igor Emeryk.
Vertiz Mobility Easo Motor Taldeko kidea da eta Ford, Hyundai, Mitsubishi eta Maxus markak ordezkatzen ditu.