Hurrengo partida:

11/02/2023
| 19:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

Real Unión, Federazio Kopako final-zortzirenetan

Real Unión Club: Jiménez; Aramburu, Montoro, Pérez, Parada; Beobide (Santos, 62. min.), Oyarzun (Núñez, 45. min.), Agirre (Jaso, 92. min.), Seguín (Capelete, 77. min.), Sánchez, Herrero (Jon Ander, 62. min.).

Náxara CD: Adrián; Flaño, Loza, Eloy (Moreno, 72. min.), Nika; Miguel (Quirino, 45. min.), Viguera (El Ouardi, 88. min.), Rojo (Navajas, 45. min.), Ochoa, Caimán; Lora (Orodea, 54. min.).

Emaitza (1-0): 1-0, Agirre (8. min.).

Epailea: Francisco Crespo Puente. Txartel horia atera dio Agirreri (59. Min.) Real Uniónen aldetik eta Ochoari (65. min.) Náxara CD taldearen aldetik.

Bestelakorik: Federazio Kopako final-hamaseirenetako partida. Stadium Gal. 400 ikusle inguru.

Real Uniónen garaipena Federazio Kopako final-hamaseirenetan Stadium Galen, Aitor Zulaikaren taldea goitik behera joan den partida batean. Ondo hasi da Irungo taldea, lehen minutuetan agintzen eta aukerak sortzen. Lehen abisu serioa 4. minutuan iritsi da, Paradaren area kanpotik egindako jaurtiketa eskoratuegi batekin. Hurrengo jokaldian ez du barkatu Real Uniónek eta Agirrek aurretik jarri ditu irundarrak. Aranbururen jaurtiketa gurutzatu batek baloia blokatzera behartu du atezainak eta aldaratzea Oriokoak sare barrura bidali du. Partidako 7. minutua zen. Real Uniónek jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta aukera berri bat izan du 17. minutuan protagonista berdinekin. Kasu honetan, Venezuelako hegalaren eskuin hegaletik egindako erdiraketak ez du asmatu Agirre errematatzen, eta baloia Adriánek defendatutako ate gainetik joan da. Herrerok ere izan du bigarrena 23. minutuan, Seguínen jokaldi pertsonal batean, baina Irungoari kanpora joan zaio jaurtiketa. Minutuek aurrera egin ahala, partidak behera egin du erritmoan.

Bigarren zatian baloiaren jabetza Real Uniónek izan duen arren, partida ez ixtearena zen sentsazioa. Nacho Sánchezen buruz burukoa ondo atera du Adriánek. Capeletek ere 87. minutuan izan du epaia, baina atezain bisitaria driblatu ondoren, baloia kendu diote sareen hondora bultzatzera zihoanean. Jon Anderrek ere bigarren gola sartzeko aukera izan du luzapenean, baina ez du asmatu Náxara CDren ate aurrean. 1-0ekoak Federazio Kopako final-zortzirenetarako sailkatu ditu irundarrak, baina sentsazio gazi-gozoa utzi du. Balantzaren alde positiboan, Agirrek lehiaketa ofizialean Real Uniónen elastikoarekin egindako lehen gola eta Beobideren zelaietara itzultzea.

Taldeak bihar atseden hartuko du eta ostiralean entrenamenduetara itzuliko da datorren igandean CF La Nucíaren aurka jokatuko duen partida prestatzeko. Partida Lehen Federazioko 2. Multzoko 6. jardunaldiari dagokio, eta Camilo Cano Olinpikoan jokatuko da 16:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Autobusak egongo dira Reale Arenara joateko
Elikaduraren garrantzia kirolariaren errendimenduan, eszenara
Borrokan jarraitzeko puntua

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)