Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista

Borja Olazabal Kirol eta Mugikortasuneko ordezkariak asteazken honetan jakinarazi duenez, Real Unión taldeari eta gazteekin egiten duen lanari buruzkoa izango da aste honetako Igandero, hiriko erdigunean oinezkoentzat eta txirrindularientzat erreserbatzen den espazioan jarduerak antolatzeko ekimena. Igor Emery klubeko presidenteak eta Luis Sánchez oinarrizko futbolaren arduradunetako batek prentsaurrekoa eman dute ekitaldiaren agertoki izango den Colón pasealekuan bertan, igandeko programaren berri emateko.

“Igandero hazten eta hazten ari da; aurreko astean, Bidaso Xake Klubeko xake-jarduerak eta garun-paralisia duten pertsonen gizarteratzearen aldeko Aspaceren jaialdia izan genituen, eta igande honetan Colón pasealekua futboleko entrenamendu-zelai bihurtuko da Real Uniónen eskutik. Oinarrizko futbola ezagutzeko aukera ederra izango da, betiere jolasaren bidez eta aire zabalean kirolaz gozatuz, non eta normalean trafikoa ikustera ohituta gauden puntu batean”.

Aurreikusitako jardueren artean, baloiarekin egiteko jolas batzuk, gaitasun-ariketak, baloia eramatekoak edo banakako teknikakoak. Ate txikiak ere jarriko dira, 3×3 partidak edo antzekoak jokatzeko. Programa hori 11:00etatik 13:30etara arte egingo da, eta bertan parte hartuko dute Real Unióneko eskolako ikasleek eta interesa duen beste edozein haurrek.

“Proiektu berria gizartean zabaldu nahi dugu, eta badakigu zer garrantzi duen hiriaren egunerokotasunean presente egoteak. Erakunde gisa hazi nahi badugu, gure kirol arloko helburuak betetzera bideratutako egiten den lan handiaz gain, garrantzitsua da, halaber, hiriko dinamiketan parte hartzea, are gehiago kirolarekin, gazteriarekin eta bizitza osasuntsuarekin lotuta badaude”, adierazi du Igor Emery presidenteak. Klubak jakinarazi duenez, salmahai bat jarriko dute Real Unióneko merchandisinga eta denboraldi amaierako jantziak erosteko, prezio onean (1 eta 7 euro artean).

Irunbuseko trafiko-oharrak

Igandero antolatzen den guztietan bezala, zirkulazioa etengo da Iparralde eta Gipuzkoa hiribideetako bidegurutzeen artean, goiz guztian eta arratsaldean 18:00 arte. Irunbusen erdialdeko geltokian bertan behera geratuko dira tarte horretan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Uniónen eta CD Lugoren arteko akordioa Patrick Sequeiraren alde
Iván Pérezek denboraldi baterako berritu du
Sergio Llamasek ez du Real Uniónen jarraituko