Hurrengo partida:

2/04/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Numancia

Real Unión lanean ari da webgunea berritzeko

Harrobiari buruzko informazioa, online dendan produktuak erosteko aukera, klubaren sare sozialen integrazioa edo kudeaketak zuzenean egiteko aukera izango dira webgune berriaren aukera berrietako batzuk.

Real Uniónek SEO&RED enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu klubaren webgune berria diseinatzeko. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioa izango ditu, eta egungo webgunea ordezkatuko du datozen hilabeteotan.

“Webgunea oinarrizko tresna da klubaren berritasunen berri emateko orduan, ez bakarrik gure zaleei, baita urtean zehar klubaren inguruko interesa pizten zaien milaka bisitariei ere. Izan ere, klub historikoa izanda, munduaren luze-zabalean pizten du interesa Real Uniónek. Hortaz, lehentasunezkoa da bultzada bat ematea, planteamendu berri batekin”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko administrazio-kontseiluko presidenteak.

Javi Sobrado irundarrak SEO&RED enpresaren izenean adierazi duenez, “webgunea goitik behera birdiseinatuko dugu. Bisualki erakargarria eta dinamikoa izatea nahi dugu, eta aukera emango diogu Real Uniónen zaleari sarean mota guztietako kudeaketak egiteko”.

Badaude atal finko batzuk (klubaren historiari buruzkoa, lehen taldeari buruzko informazioa edo eguneroko albisteak), baina, horiez gain, beste batzuk ere sustatu nahi dira:

  • Harrobia. Harrobia klubaren lehentasunetako bat izatea da ideia eta, horrela, espazio bat gaituko da harrobiko talde bakoitzerako.
  • Online denda. Webgune berriak aukera emango du klubaren produktuak erosteko, ordaintzeko pasabide seguru baten bidez.
  • Gardentasunaren ataria. Espazio berezi batean klubaren datu ekonomiko nagusiak jasoko dira, bai eta intereseko informazioa ere.
  • Sare sozialak. Klubaren kontu ofizialak integratuko dira diseinu berrian, eta kokaleku nabarmen batean jarriko dira.
  • Zuzeneko kudeaketak. Webgune berrian inprimakiak egongo dira klubaren kudeaketa guztietarako eta, beharrezkoa denean, ordaintzeko metodo seguruak ezarriko dira: abonatuen altak, txartela berritzea, udako campusak, teknifikazio-jardunaldiak…

SEO&REDi buruz

SEO & RED duela zortzi urte pasatxo sortu zuen Alfonso Saboridok, munduan barrena ibili ondoren Málagan ezarri eta gero.

Javik eta Alfontsok osatutako bikoteak Espainia osoan egiten du lan, askotariko enpresentzat marketin digitaleko eta web-diseinuko proiektuak gauzatuz. SEO/SEM posizionamenduan espezializatu ziren aurrena, eta gero brandingean eta marketin digitalean profesionalizatu ziren. Horri diseinu erakargarri eta funtzionalak gehituta itxi zuten SEO&REDen zirkulua.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Acuerdo de colaboración entre el Real Unión y Caja Rural de Navarra
Lehen minututik irabaztera atera behar dugu
Zatoz Stadium Galera Real Union animatzera

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)