Real Unióneko ordezkaritza bat Radio San Sebastián Bikaintasunaren Sarien seigarren edizioan izan da ostegun honetan. Gipuzkoako pertsona, enpresa eta erakunde bikainak goraipatu eta saritu dituzte. Ekitaldia Radio San Sebastián-Cadena SER irratiak antolatu du, eta Kursaalen izan da. Irungo ordezkaritzaren buru Igor Emery presidentea izan da, Juan Mancisidor presidenteordearekin eta Mikel Bengoa kirol-zuzendariarekin batera.
Kategoria ezberdinetan sarituak honako hauek izan dira:
Ikerketa: Donostia International Physics Center
Enpresa: Salto Systems
Kirola: Ion Izagirre, txirrindularia
Musika: Landarbaso Abesbatza
Artea eta Kultura: Jaione Camborda, zinegile donostiarra
Eragin soziala: Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi eta Elene Lete, Realeko jokalariak
Gastronomia: D.O.P. Idiazabal
Euskera: Egan Literatur Aldizkaria
Humanitate eta Komunikazio arloko Iñaki Gabilondo Saria: Martxelo Otamendi
‘Hay otra forma’ saria: Verdini Dantza Taldea
Lerro hauek balio dezatela klubetik gure zorionak emateko sarituei eta eskerrak emateko Radio San Sebastián-Cadena SER irratiari gonbidapenagatik.