Odei Rodríguez, Ander Herrero, Peru Martínez-Barranco eta Kepa Goikoetxea Real Unión Roca taldeko jokalariek lehen taldearekin egingo dute aurredenboraldia, eta gaur bertan egin dute lehen taldeko jokalariekin batera aurredenboraldiko lehen entrenamendua, Fran Justoren aginduetara.
Horrenbestez, bigarren taldeko lau jokalariek bat egingo dute aurreko denboralditik jarraitzen duten lehen taldeko 10 jokalariekin: Jon Irazustabarrena, Miguel Santos, Quique Rivero, Antonio Montoro, Alain Oyarzun, Jon Mikel Aramburu, Jagoba Beobide, Unai Agirre, Julen Azkue, Iván Pérez, eta orain arte egindako 5 fitxaketekin, hala nola Joseca Márquez, Asier Córdoba, Víctor Eimil, Antón Escobar eta Iñigo Muñoz.