Real Union Rocak 4-0 irabazi dio gaur goizean CD Vasconiari, lehen zatian bideratu duen eta bederatzi minutu eskasetan bigarren zatian erabakita utzi duen partidan.
Jon Ortizek aurretik jarri du talde txuribeltza partidaren ordu laurdenera, eta bigarren zatia hasi eta sei minutura sartu du Carlos Garciaren taldearen bigarren gola. Eta hamaika minutu geroago bere hirugarren gola egin du. 69. minutuan Mikel Martinek azken 4-0ekoa sartu du.
Garaipen honekin Real Union Roca laugarren da sailkapenean 33 punturekin. Datorren asteburuan Mutrikura joango da Mutriku F.T.-ren aurka jokatzeko.
REAL UNION ROCA: Odei Rodríguez; Axel Arrikarte, Manu Pinillos (68′, Fermím Corvo), Iñigo Elizetxea, Jon Ortiz (63′, Asier Unsain), Brice Ghussein (72′, Beñat Palenzuela), Diego Letamendia, Mikel Martin (72′, Telmo Dolado), Unai Arteaga, Aimar Labaka, Markel Mancisidor (61′, Xabier Garzón).
VASCONIA C.D.: Iker Villoria; Ander Aseguinolaza (61′, Lautaro Joel García), Aitor Lasa, Pablo Ayestaran, Francisco Javier Sepulveda, Alex López (65′, Jon Ander Traba), Ibai Quintanilla (61′, Jon Gutierrez), Danel Rouget, Asier Sánchez, David Stern, Javier Urtasun (46′, Juan Sebastián San Martín).
GOLAK: 1-0, Jon Ortiz (16′). 2-0, Jon Ortiz (51′). 3-0, Jon Ortiz (62′). 4-0, Mikel Martin (69′).
EPAILEA: Iker Martiarena Coronado. Txartel horiak Real Union Rocako Markel Mancisidori (51′), eta Vasconia C.D.ko Ander Aseguinolazari (53′), Francisco Javier Sepulvedari (82′), David Sterni (90′) y Danel Rougeti (90′).