Real Union Rocak berdindu du (0-0) gaur arratsaldean Lesakan Beti Gazteren aurka, bi taldeen defentsa maila onak markatutako partidan.
Rocaren aukerarik argiena partida hasi eta hamar minutura iritsi da. Ander Fernandezek eskuin hegaletik erdiratu du eta Brice Ghusseinek, erremate akrobatiko batekin, baloia langara bidali du. Bigarren zatian Brice Ghusseinek berak beste abagune on bat izan du, Tellecheak kornerrera desbideratu behar izan duen jaurtiketa batekin.
Emaitza honekin Real Unión Roca hirugarren da 51 punturekin. Hurrengo partida bi aste barru izango da, Tolosa C.F.-ren aurka Stadium Galen.
BETI GAZTE K.J.K.E.: Julen Tellechea, Peio Tellechea, Jonan Arbelaitz (85′, Miguel Ubiria), Orti Arotzena, Jabier Maia, Oier Michelena (70′, Julen Urdangarin), Jon Zabala, Asier Larralde, Asier Taberna, Iosu Zubieta (63′, Mattin Lekuona), Mikel Altuna.
REAL UNIÓN ROCA: Oihan Fernández; Ander Fernández, Iñigo Elizechea, Aimar Labaka, Axel Arrikarte; Manu Pinillos (78′, Telmo Dolado), Diego Letamendia, Mikel Martin (63′, Beñat Palenzuela), Xabi Garzón (63, Markel Mancisidor); Jon Ortiz, Brice Ghussein (82′, Asier Unsain).
GOLAK: Ez dira egon.
EPAILEA: Edorta Portillo Vázquez. Txartel horiak Beti Gazte K.J.K.E-ko Jabier Maiari (33′), Julen Urdangarini (75′) eta Miguel Ubiriari (90′), eta Real Union Rocako Mikel Martini (28′), Jon Ortizi (58′) eta Brice Ghusseini (77′).