Real Union Rocak bana berdindu zuen atzo Stadium Galen Elgoibar C.D. taldearen aurka, bigarren talde txuribeltzerako denboraldia itxi zuen partidan.
Bigarren zatia hasi eta bi minutura aurreratu zen Elgoibar Gorka Guridiren golarekin. Roca berdinketaren bila joan zen, eta lortu zuen luzapenean, Enaitz Arruabarrenaren, Ohorezko Jubenileko jokalaria, golari esker.
Emaitza honekin Rocak hirugarren bukatu du denboraldia 62 punturekin.
REAL UNIÓN CLUB: Oihan Fernández; Ander Fernández, Ayoub El Hammami, Fermín Corvo, Iñigo Elizechea; Manu Pinillos, Nicolás Chouza (71′, Enatz Arruabarrena); Xabier Garzón (65′, Adrien García), Jon Ortiz (65′, Aitor Echeverría), Mustapha Hussaini Muhammad (65′, Asier Unsain); Beñat Palenzuela.
ELGOIBAR C.D.: Carlos Didier Mosquera; Iker Izaguirre, Gorka Muguerza, Jacint Arrizabalaga, Gorka Guridi (65′, Eñaut Igartua), Julen Guillo, Ibon Macazaga, Danel Soutullo, Inar Odriozola (57′, Ibon Alonso), Julen Oteo (75′, Markel Larrañaga), Ander Bizkarguenaga (82′, Ibon Viña).
GOLAK: 0-1, Gorka Guridi (47′). 1-1, Enaitz Arruabarrena (90′).
EPAILEA: Álex Urdangarín Larrañaga. Txartel horiak Real Union Rocako Beñat Palenzuelari (68′), eta Elgoibar C.D.ko Didier Mosquerari (17′), Jacint Arrizabalagari (49′) eta Julen Oteori (70′).