Real Unión CD Rocari buruzko argazki erakusketa bat antolatzen ari da urte amaierarako, taldearen sorreraren mendeurrena dela eta egiten ari diren jardueren esparruan.
Ildo horretan, CD Rocaren argazkiak dituzten eta erakusketan erakustea nahi duten pertsonak klubetik pasa daitezke jendeari arreta emateko ordutegian, eta bertan eskaneatu eta itzuli egingo dira, edo, eskaneatuta egonez gero, prensa@realunionclub.com posta elektronikora bidaliko dira, interesgarriak izan daitezkeen datuak adieraziz (argazkiaren data, jabearen izen-abizenak, etab.).
Aipamen historiko laburra
1923an sortua, CD Rocak 1929 eta 1936 artean bizi izan zuen bere garairik bikainena. Aldi horretan, bigarren mailako Gipuzkoako txapeldun izatera iritsi zen sei aldiz, eta eskualdeko futboleko kategoria gorenean militatzeko eskubidea irabazi zuen (Osasunarekin, Realarekin, Real Uniónekin, Logroñésekin…), nahiz eta klubak mailaz igotzeari sistematikoki uko egitea erabaki zuen. Arrakasta handia lortu zuen Espainiako Amateur Txapelketan ere, eta 1933an lortu zituen finalerdiak. Urte horietan, jokalari askok, CD Rocan trebatu ondoren, Real Uniónera jo zuten, Urtizberea eta Mancisidorren kasuak nabarmenduz.
Gerra Zibilaren ondoren, CD Rocak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen Real Uniónekin, hiriko talde nagusiarekin, eta, Juan Vollmer presidente zela, talde hitzartua edo filiala bihurtu zen. Hala ere, proiektua ez zen sendotu, eta aldi baterako utzi zen, harik eta 1980an, Iñaki de Mujika presidente zela, Roca-Real Unión izenarekin, ofizialki bigarren talde unionista gisa berrartu zen arte. 1990eko hamarkadaren hasieran, araudia aldatu egin zen, eta, ondorioz, klub filial guztiek beren taldearen izena, armarria eta koloreak hartu behar izan zituzten. Hala, Roca Real Unión B taldean bihurtu zen behin betiko.
Real Unión B 2000. urtean igo zen lehen aldiz maila nazionalera. 00/01 denboraldian mailari eustea lortu zuen, baina 01/02 denboraldian jaitsi zen, 16. postuan geratu arren, Bigarren B Mailako hainbat euskal talde jaitsi zirelako. 2006an bere historian bigarren aldiz Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen. Real Uniónen bigarren taldeak sailkapeneko 17. postuan amaitu zuen Hirugarren Mailako 06/07 denboraldia, baina naiz eta hasiera batean jaisteko ez egon, azken hiru sailkatuentzat baitzegoen gordeta, Amurrio Bigarren B Mailatik Hirugarren Mailara
jaisteak Gorengoen Mailara talde bat gehiago jaistera behartu zuen. Jaitsiera ekidin zitekeen Hirugarren Mailako lau euskal talderen batek Bigarren B Mailara igotzea lortu izan balute hau ez zen gertatuko. Hala ere, tartean zeuden lau taldeak (Zalla, Portugalete, Amorebieta eta Beasain) igoera-fasetik at geratu ziren, eta horrek Real Unión B Gorengoen Mailara jaistea eragin zuen.
Taldeak Ohorezko Mailara igotzea lortu du denboraldi honetan.