Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Real Unión taberna, klubaren babesle berria

Zabaltza plazan dago taberna, eta hasieratik dago taldeari lotuta.

Real Unión eta Real Unión tabernak akordio batera iritsi dira eta, ondorioz, Irungo establezimendu historikoa, Zabaltza plazan dagoena, klubaren babesle izango da.

Real Unión taberna hasieratik dago taldeari lotuta, bere izenak agerian uzten duen bezala; izan ere, klubaren egoitza Zabaltza plazako lokal horretan egon zen 1947tik 60ra. Izan ere, urte batzuetan, bulegoek ostalaritza-jarduerarekin partekatu zuten espazioa, Inaxio Estomba “Txorrua” ezizenekoaren gerentziaren pean. Garai hartan, bulego unionista establezimenduaren ezkerraldean zegoen, gaur egun bi ispilu zabal dauden eremuan. 1965eko abenduan Santos Vértiz aranaztarrak hartu zuen lekukoa tabernaren buruan. Denboraldi batez, talde txuribeltzak lortutako trofeoak barraren atzeko apal altu batean jarri ziren. Egoitza soziala Eliza kalera aldatzeak ez zuen eragotzi ostalaritza-lokalak klubaren izena mantentzea, gaur egunera arte iritsi baita, Santosen seme David Vértiz jaunaren jabetzapean.

“Guretzat poz handia da Real Unión tabernak, atzean klubari lotutako hainbeste historia izanik, uztailean hasi zen proiektu berri honekin bat egitea”, adierazi du Iñaki Solbes Real Unióneko arlo sozialeko arduradunak.

David Vértiz Real Unión tabernako arduradunak adierazi duenez, “badakigu Real Uniónekin lotura estua dugula eta gure ekarpena egin nahi diogu proiektu berri honi”.

Hilaren 16an, Real Unión tabernan Real Uniónen ardoaren aurkezpena

Datorren ostegunean, abenduak 16, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Real Unión tabernan Real Uniónek eta Viña Real upeltegiak lortutako akordioaren aurkezpena izango da. Akordio horren helburua “Real Union” etiketarekin krianzen eta erreserben edizio berezi bat merkaturatzea da.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena