Lehen RFEF Footters-ko I. Multzoko 21. jardunaldiko Real Unión Club eta Valladolid Promesas taldeen arteko partida atzeratu egin da badaezpada, azken orduetan Real Unióneko jokalarien eta teknikarien artean hainbat kasu positibo atzeman ostean.
Klubak positibo horien berri izan bezain laster, harremanetan jarri da Espainiako Futbol Federazioarekin eta Real Valladolidekin, baita Vigoko RC Celtarekin ere, Real Uniónek joan den asteazkenean jokatu baitzuen hauen aurka.
Real Uniónek jakinarazi nahi du positibo eman duten jokalariek eta teknikariek ez dutela sintomatologiarik, eta etxean isolatuta daudela, beste proba batzuk egin arte.