Real Uniónek 200 sarrera jarri ditu salgai UD Logroñés taldeko zaletuentzat, Lehen Federazioko II. Multzoko 3. jardunaldiko partidari begira, datorren igandean jokatuko dena, irailak 11, Stadium Gal futbol-zelaian, 19:30etatik aurrera.
Talde errioxarrarren zaletuek online erosi ahal izango dituzte sarrerak.
200 sarrerak Ekialdeko Tribunakoak izango dira, 15 euroren truke helduentzat eta
12 euroren truke 18 urtetik beherakoentzat: https://cutt.ly/UDLogrones.