Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Real Uniónek agur esan dio errege kopari

Aitor Zulaikaren taldeak 2-0 galdu du Nueva Balasteran Palentzia Cristo Atléticoren aurka.

CD Palencia Cristo Atlético: Guille; Silva, Morante, Abel, Gallego; Álvaro (Josua, 66. min.), Diego, Adri (Iker, 54. min.), Edu (Rafa, 66. min.), Javi Bueno (Arroyo, 80. min.); Frodo (Selles, 80. min.).

Real Unión Club: Sequeira; Elosegi, Kijera (Seguín, 63. min.), Pérez (Ariztimuño, 76. min.), Ruiz; Vivancos (Rivero, 45. min.), Elizondo (Núñez, 73. min.), Oyarzun, Llamas, Capelete; Temenuzhkov (Pradera, 73. min.).

Emaitza (2-0): 1-0, Álvaro (2. min., penaltiz); 2-0, Elosegi (44. min., bere atean).

Epailea: Miguel González Díaz (Asturias). Txartel horia atera dio Guilleri (92. min.) Palencia Cristo Atléticoren aldetik eta Pérezi (28. min.), Temenuzhkovi (28. min.), Vivancosi (39. min.), Kijerari (44. min.) eta Oyarzuni (75. min.) Real Uniónen aldetik. Silva kanpora bidali du bi txartel hori aterata (37. eta 41. min.) Palencia Cristo Atléticoren aldetik.

Bestelakorik: Errege Kopako lehen kanporaketa. Nueva Balastera, 2.500 jarraitzaile inguru.

Errege Kopako ametsa azkar bukatu da Real Uniónentzat, Nueva Balasteran Palencia Cristo Atléticoren aurka 2-0 galdu ondoren.

Partida ez da ondo hasi Real Uniónen interesentzat. Partidako lehen jokaldian Iván Pérezek penaltia egin dio Eduri, eta Álvarok etxeko taldea aurreratu du. Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldea suspertzen saiatu da, baina ia ez du gol aukerarik sortu. Argiena, 42. minutuan, Capeletek izan du Guillek ondo urrundu duen erremate batean. Palencia Cristo Atléticok jokalari bat gutxiagorekin geratu berri zen Silvari txartel gorria atera diolako epaileak, hiru minututan bi txartel hori ikusi ondoren. Baina 44. minutuan, Javi Buenok ondo botatako falta batean, etxekoen bigarrena iritsi da, Elosegik bere atean egina.

Atsedenaldiaren ostean, Real Unión saiatu da, baina Palencia Cristo Atlético, gizon bat gutxiagorekin, atzean eutsi die irundarrei. Aukerarik argiena, bigarren zatiaren erdialdera, Iván Pérezek buruz egindako erremate batean etorri da, Guillek aldentzea lortu du. Aldaratzea Sergio Llamasi erori zaio, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du. Aldaketak egin diren arren eta erasorako bokazio argia duten jokalariak sartu diren arren (Rivero, Seguín, Pradera edo Núñez), Real Uniónek ez du lortu Palentzia Cristo Atléticoren atera argi iristea, eta azken honek bere historian jokatu duen Errege Kopako lehen kanporaketa irabaztea lortu du.

Beraz, lehiaketa honetako ibilbidea amaitu da irundarrentzat. Real Unión igandean joango da Tuterara, eta bertan jokatuko du Lehen Mailako RFEFko 15. jardunaldia. Ciudad de Tudela zelaian jokatuko du CD Tudelanoren aurka 12:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena