Datorren larunbatean jokatuko da Stadium Galeko belar naturaleko zelaian Real Uniónek antolatutako Alebinen Mugaz Gaindiko I. Txapelketa. Guztira 16 taldek hartuko dute parte, 4 multzotan banatuta, eta aldez aurreko fase bat jokatuko dute ligaxka formatuan. Fase horretan multzo bakoitzeko bi talde onenak sailkatuko dira final-laurdenetarako, eta txanda honetatik aurrera kanporaketa zuzenak jokatuko dira txapelduna erabaki arte.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira:
A multzoa
Real Unión Club 1, Martutene KE, JA Biarritz Football eta Landetxa KT
B multzoa
Real Unión Club 2, Les Genêts d´Anglet, CD Mariño 1 eta Hondarribia FE 1
C multzoa
Real Unión Club 3, Arin Luzien, CD Behobia eta Hondarribia FE 2
D multzoa
CD Mariño 2, CD San Marcial, Reala eta Labenne OSC Football
Txapelketa 9:30etan hasiko da, A eta B multzoetako atariko fasearekin. Arratsaldean, berriz, partidak 14:00etan hasiko dira, C eta D multzoetako atariko fasearekin. Finala 20:00etan jokatuko da.
Txapelketaren berri izateko, jarraitu jarraibide hauei:
- Deskargatu aplikazioa
https://winner-9bee4.firebaseapp.com/download.html
- Saioa hasi
- Sakatu esteka hau:
https://winner-9bee4.firebaseapp.com/?action=follow_tournament&id=9PjY6sk2rXxbmo5zcr2K
Edo aplikazioaren barruan presionatu (+) eta “ALEBINEN MUGAZ GAINDIKO I. TXAPELKETA” bilatu