Real Uniónek eta Ander Bardajík akordioa lortu dute atezain irundarrak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu dezan.
Ander Bardají Maiza (Lasarte-Oria, 1995), Realaren harrobian hezia, talde hauetan aritu da bere ibilbide profesionalean: Real Sociedad B, SD Huesca, CF Fuenlabrada (utzita), SD Huesca eta SD Ejea. Gaur egun talderik gabe zegoen, Aitor Zulaikaren aginduetara entrenatzen.
“Oso pozik nago talde honetako kide izateagatik. Aste batzuk daramatzat Irunen entrenatzen. Besoak zabalik hartu naute eta ilusioz gainezka nago etapa berri honekin”, adierazi du jokalariak.