Real Uniónek antolatutako III. RUC Enpresak Topaketa

Real Uniónek III. RUC Enpresak Topaketa antolatu du ostegun honetan. Ongietorriko koktel txiki baten ondoren, hitzordua, Río Bidasoa hotelean egin dena, Irungo taldeak eta Aston Villa FCk sinatu berri duten akordioa bertatik bertara azaltzeko balio izan du. Akordio horrek kluba egonkortzea eta etorkizunean arlo ezberdinetan hazten joatea ahalbidetuko du. Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak berak eman ditu azalpen horiek, eta ibilbide txiki bat egin du Emery familiak orain dela hiru urte klubaren kudeaketa bere gain hartu zuenetik eman diren pausoez.

Hitzorduak hainbat sorpresa izan ditu, besteak beste, bideokonferentzia bidezko konexioa Ramon Rodríguez “Monchi” Aston Villa FCko kirol zuzendari nagusiarekin, Ángel Pazos tenore irundarraren eskutik Real Uniónen ereserkiaren interpretazioa eta galan izan den Unai Emeryren azken hitzak. Ekitaldiaren unerik garrantzitsuena datorren denboraldirako Real Uniónen ekipazioen aurkezpena izan da. Emotion Fútbol Emotion klubeko partner estrategiko eta hornitzaile tekniko ofizialak diseinatu ditu ekipazio horiek, Adidas markakoak, talde irundarra berriro jantziko duena, bi aldeen arteko akordioaren ondoren.

Guztira ia 50 enpresa eta entitate izan dira jardunaldian, denboraldi honetan klubarekiko konpromisoa berritu dutenak edo lehen aldiz babesletza- edo lankidetza-akordio baten aldeko apustua egin dutenak.

Asmoa da topaketa hau denboraldia amaitzean urtero egitea eta, enpresen artean sinergiak sortzeaz gain, pixkanaka Real Uniónen “familia” areagotuko duen harremana sendotzeko balio izatea.

Real Uniónek eskerrak eman nahi dizkie bertaratutako guztiei jardunaldira etortzeagatik eta denboraldi honetan emandako babesagatik.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Martxan 2024/25 denboraldiko Real Uniónen Futbol Eskolako izen-emateak
Real Uniónek etxetik kanpo hasiko du liga Barça Atlèticen aurka
"Uste dut oso proiektu ilusionagarria dela"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)